Arantza Moreno Espainiako txapeldun juniorra, jabalina jaurtiketan

07.07.14
Kirolak

Arantza Moreno Fernándezek Espainiako txapeldun juniorra da asteburuan Castellonen jokatu den txapelketan onena izan ondoren, 600 gramotako jabalina jaurtiketan lehen sailkatua izan ondoren. Bartzelona Taldeko atletak garaipena lortu du jaurtiketa onenean jabalina 52 metro eta 07 zentimetrora bota ondoren. Arantzak txapelketari hasiera eman dio baliorik gabeko jaurtiketa batekin, ondorengo sortan jaurtiketa guztiak berrogeita hamar metrotik gora eginez. Egin dituen markan ondorengoak izan dira: 51.45 eta 50.42; 52.07 –txapelketako luze eta onena eta 50.41, azkenik, 50.10 metro. Kirolari ermuarrak jada lortu du Eugenen (EE.BBtako Oregoi estatuan) jokatuko den Juniorren Mundu Txapelketarako txartela, orain aste batzuk jokatutako lehiaketa batean jabalina 53.20 metrora bidali baitzuen.

Txapelketako bigarren tokia Katia Coquisentzat izan da (AA Catalunya taldekoa) 44.62 metroko markarekin eta hirugarrena Marta Manceborentzat (Playas de Castellón) 40.30 luzerako erregistroarekin.

Kirolari ermuarra ‘gogo handiz eta prest’ joan da Twitterreko kontuan ezagutzera eman zuenez bezperan. Mezuarekin batera txapelketa jantzi eta erabiliko zituen elastikoa eta zenbakiaren argazkia utziz. Arantza da momentuz Estatu Batuetara joateko gutxieneko marka lortu duen jaurtitzaile bakarra da, zeina Eugenen (Oregon estatuan) jokatuko den uztaila honen 22tik 27ra bitartean. Emaitzaren berri zabaldu zuen atzo Errotabarri Eskubalio taldeak, arantza kide eta jokalari izan baita, eta lorpenaren berri berehala zabalduz sare sozialetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da