2013. urtean Abiapuntu bulegoak 25.000 eskari baino gehiago kudeatu zituen

09.07.14
Erakundea

Abipuntu unitate administrartiboaren zeregina Udalaren eta hiritarren arteko komunikazio kanal zuzen eta bakarra izatea da. Helburu horretan, iaz zerbitzuak 25.045 eskaeraz arduratu eta kudeatu zituen, ia 3.000 pertsona gehiago 2012ko datuekin alderatuz gero. Zuzeneko arreta nagusi izan zen, zehazki, 22.635 herritar hartu baitzituzten bulegoan bertan. Bestalde, 2.150 eskaerak telefono bidez egin zitzaizkien eta gainerako 240 eskaerak posta elektronikoaren bitartez jasoz zituztelarik.

Abiapunturen helburu nagusia hiritarrei informazioa azkar eta eraginkorra eskaintzea da, baita kudeaketak egin ditzatela ahalbidetzea ere. Zerbitzu honen bitartez Udalak udal-administrazioa hiritarrei hurbildu nahi die, eskuragarriago jarriz, baita izapide-sinplifikazioaren bidez kudeaketaren arrazoizkoagoa egitea, erantzun-bizkortasuna eta informaziora sarbidea erraztea, kalitatezko -zerbitzua eskaintzearekin bat.

Abiapuntuk gorriz markatuta ditu bere erronka nagusiak, bere kudeaketan oinarritzen direnak. Horien artean daude herritarren informazio eta izapideak egiteko duten beharrei erantzutea; edozein pertsona Abiapuntura jo dezake Udalari edo beste edozein administrazioko izapideei buruz informatzera. Udalak erakundea hiritarren zerbitzura jartzen du, Udal-alorrekiko kolaborazioaren bitartez, udal identitate korporatiboa sortzen eta kultura berdin izaten lagunduz, zerbitzuaren bidez udalaren zerbitzu publikoak hobetzen laguntzeko parte-hartzea posible egiten du, Alor ezberdinen eta aparteko herritarren beharren arteko koordinazio lana eginez, kontsulta espezifikoak errazten ditu eta beste administrazio publiko batzuen eragile bideratzaile eraginkorra izanik.

Zerbitzuaren inguruko estatistika zehatzak

Iaz Abiapuntun jasotako datuen arabera, eginkizunen %30,33 agiriak erregistratzea izan zen, %23,16 erroldatze-ziurtagiri luzatzea eta egindakoaren %22,98 informazio eskaerei erantzuna ematea izan zen hain zuzen ere. Dirua kobratzeko lanak, espedienteak, errolda, kanpainak eta hitzordu eta agendak adosteko jarduerak izan ziren. Arreta emaniko pertsonen nazionalitateari dagokionez, %68 espainiarrak eta %32 atzerritarrak izan ziren.

Bestalde, 2013an, pertsona erabiltzaileen %74k 6 minutu edo gutxiago itxaron behar izan zuten, %18k 6 eta 10 minutu tartean eta %8 berriz 10 minututik gora egon zen zain. Era berean, ia %50 harrerak 6 minututan edo gutxiagotan amaitu izan zituzten, %30ek 6 eta 10 minutu bitartean behar izan zuten bere helburua betetzeko, eta berriz %20k hamar minututik gorako denbora muga hori gainditu zuten eginkizuna betetzeko.

Hilabete ia guztietan, abuztuan salbu, hartutakoen kopuruak 1600 pertsonatik gorakoa izan zen, eta urteko hainbat hilabetetan 2000 harreren zifra gainditu zuten lankideek. Maiatza, urria, azaroa, urtarrila eta irailean hain zuzen ere mugimendu eta bisitari gehiago jasan zituzten. Ordutegiari dagokionez, atentzio gehienak goizeko 10etatik 12tara bitartean eman ziren, eguerdiko ordu batetik aurrerantz pertsona eta herritar kopurua jaitsiz oro har.

2013an zehar Abiapuntu bulegoan egindako kobratze eragiketei dagokienez, 1.381 atentzio izan ziren, guztira 265.277,77 euro bildu eta jaso izan zutelarik. Bestalde, informazio eskaerei dagokionez, 7.441 galderaz arduratu ziren eta 1.347 espediente tramitatu, horietako 700 baino gehiago biztanleak erroldan alta eman edo helbide-aldaketarako eskariak izanik.

Gogobetetze-galdeketen emaitzak

Horrez guztiaz gain, Abiapuntuk hainbat kanpaina puntual garatzen ditu Udal-alor desberdinekin batera parte hartuz. Zehazki, iaz zuntz optikoaren gaineko informazioa eman zuten, 2 urteko umeen eskolaratze eta matrikulazio kanpainako agiriak bidali zituzten, zamalanetarako zonalde eta ordenantzaren aplikazioan parte hartu zuten, baita trafiko araudiaren ezagutza zabaltzen ere.

Hiritarrei eskainitako zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobekuntza Abiapuntuk helburu nagusitzat du, horregatik, garrantzi berezia dauka herritarrei egindako zerbitzuaren gogobetetze-galdeketen emaitzak. Iazkoan erabiltzaileen egindako balorazioaren arabera bataz besteko emaitza 8,75ekoa izan zen, gehiena 10a izanik. Zerbitzu erabiltzaileek nabarmentzen dituzten aspektuak ondorengoak dira: zuzeneko arreta eta jasotako tratua batez ere. Azpimarragarri gertatzen da, 9a baino gehiagoko kalifikazioa ematen duen pertsona edo erabiltzaile kopurua, asko baitaude. Herritarren arretan erabilitako denbora, izapideen argitasuna edo erraztasuna eta egin ahal diren eskaera edo izapide kopurua ere, besteak beste, oso ondo balioetsita daude hiritarrengatik.

Abiapunturekin lan egiten duten beste Udal-alor desberdinek ere oso irudi eta esperientzia ona dute eta 7,82 puntu emanen diote dute udal-zerbitzu horrek egindako lana positibotzat joz.

Abiapuntu azken baten izapideetan eta informazio eskatzeko leku eraginkorra da hiritarrentzat, erreferentzia eta horregatik etengabeko hobekuntza prozesuan murgilduta dago beti, Ermuarroi zerbitzu argi, bizkor eta, batez ere, erabilgarria eskaintzeko xedez.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne