Aukerako produktuen azoka egingo dute herriko merkatariek hurrengo astean
Ermuko dendek deskontu eta eskaintzak eskainiko dituzte datorren astean hiru egunez, astelehenetik asteazkenera bitartean. Hiru egun horietan aukerako produktuen azoka izango da Ermuko dendetan udako generoari irteera emateko xedez. EMOEk, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailaren laguntzarekin, uztailaren 21etik 23ra bitartean gauzatuko den aukerako produkten azoka antolatu du. Denboraldiko produktuak aukeran dendetan bertan egingo dira, establezimenduaren ohiko ordutegian. Prezio paregabean nahi dugun produktua etxera eramateko azken aukera izango da, parekorik gabea.
Azoka horretara, esan bezala, herriko hainbat establezimendu bilduko dira. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Calzados Eva, Dulce bebe Peque''s, Cocoliso, Sastrería Gutiérrez, Ramos Moda Hombre, Esteban Vieco, Margel, Ángela, Izagirre, El Baúl.
Dendetan bertan aurkituko ditugu produktorik o neta erakargarrienak aukeran. Establezimendian bertan eta bide batez, denboraldi berrirako linea eta artikuluak ere ikusi eta ezagutzeko aukera izanaik.
Ekimenak denboraldi eta merkealdian saldu gabe geratu diren produktuei irteera ematea, biltegian gera ez daitezen.
Ostegunetik larunbatera bitarteko hiru egunetan merkatariek beren establezimenduetan eta ohiko ordutegian udako gauzak eskainiko dizkigute prezio ezin hobeetan. Parte hartzen duten dendek beren ateetan kartela izango dute. Ekimean erabiliko duten leloa hau da: “Aukera onak. Bila itzazu”.
Lotutako albisteak

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute