Makineria Eskolak meatzaritza segurtasun ikastaroak eskainiko harrobientzat

22.07.14
Ekonomi Sustapena

Ermuko Makineria Eskolak meatzaritza segurtasunaren gaia jorratuko dituzten ikastaroak eskainiko ditu harrobietan lan egiten duten langileentzat. Meatzaritza segurtasuneko ikastaro horien helburu nagusia, lehengaiak ateratzeko alorrean diharduten langileek jarduerak dituen arrisku orokorrak ezagutu eta horien jabe izan daitezela, lan-arriskuen prebentzioa azpimarratu nahi izanik trebakuntzaren bitartez. Eta lanpostu bakoitzak bere eginkizunetan izan ditzakeen erantzukizunak ezagutu ditzatela. Horretarako ondoren zehazten ditugun ikastaroak emango dituzte:

  • 20 orduko 9 ikastaro beste 9 ikasleentzat.
  • 5 orduko 8 ikastaro beste 9 ikaslerentzat.

Ikastarook aurtengo 2014ko irailetik abendura bitartean gauzatuko dira eta ondoren zerrendatzen ditugun atalak barne hartuko dituzte:

  • Garraio Makineria; kamioia eta bolketea
  • Arrankatzeko makineria; karga eta bideak
  • Onura ezartzea eta komunak diren lanpostuak
  • Arranke eta karga langilea. Zulatze edo leherketa langilea; pikatzailea, barrenista eta barneko meatzaritza laguntzailea.

Trebakuntza hau ondorengo espezifikazioetan oinarriturik dago: 02.1.02 Instrukzio Tekniko Osagarrian “Trebakuntza prebentiboa lanpostuan jarduteko”. Argibide gehiagorako joan Izarra eraikinera edo deitu bertako 943179018 telefonora edota Toki-Garapen Alorrak duen egoitzara, Torreta Etxean edo bertako 943179151 deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik