Pilota eta pilotariak toki esanguratsua dute liburutegiaren 'Bertako bilduman'

22.07.14
Udal Liburutegia

Udal Liburutegian lanean jarraitzen dugu, Bertako Bilduma osatu eta aberasteko, eta aste honetan Ermuko pilotariei buruzko sekzioa zabaltzea erabaki dugu, XIX eta XX. mendeetako 16 pilotari berriri buruzko informazioa eta zenbait irudi eta argazkiak gehituz.

Izan ere, ba al zenekien Ermuko frontoian jokatzen hasi ziren hauek, munduko pilotalekurik garrantzitsuenetara iritsi zirela? Kontutan izan beharrekoa da gainera, gaur egun baino askoz indar handiagoa izango zuela pilotak garaian, oso modan egongo baitzen, eta pilotariak idolotzat hartuak izango zirela. Gehitu ditugun pilotari hauen artean topa ditzakegu Nicolas Careaga, Bernardo Garate (Cantabria I), Toribio Garate (Cantabria II), Casimiro Solozabal eta Victor Yarza esaterako. Zenbaiten bizitzari buruzko informazioa eskaintzen dizuegu web-ean, eta baita batzuen argazkiak ere.

‘El Pelotari’ kirol aldizkariari eskertu behar diogu hein handi batean informazio hau guregana iritsi izana, garaian oso garrantzitsua zen aldizkaria, baina baita Ermuko herritarrei ere, datuak eta argazkiak kasu askotan zuek ekarri baitizkiguzue.

Berriro ere eskertu nahi diegu pertsona guzti hauei euren ekarpena, gure herriko historia eta biztanleei buruzko informazio iturri garrantzitsu eta hurbila dela eta.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"