Ermuko saihesbidea egiteko obrak hasi ditu Foru Aldundiak

23.07.14
Erakundea

Bizkaiko Foru Aldundiak hasi ditu Ermuko saihesbidea egiteko obrak, erakundeko bozemaile Unai Rementeriak atzo jakinarazi zuenez. Lanei hasiera eman zaie lehenengo makinak sartu eta bide azpiegitura kokatuko den lurzoruak prestatu ostean, Uretamendin eta Beko Errekan. Ermuko saihesbidea egiteko obren behin betiko esleipena pasa den maiatzaren 14ko Interbiak sozietatearen Administrazio Kontseiluaren bileran onetsi zen. Zergak barne, 67.844.023,06 euro kostatuko da. Obra bi tartetan banatua dago eta bakoitzak dagokion kontratua dauka: Uretamendiko tunela Bycam, Mariezcurrena, Asfaltos Olarra eta Nortunel enpresek eratutako ABEEi esleitu zaie, 37.779.200,21 euroko kostuarekin (zergak barne) eta 24 hilabeteko epearekin; Beko Erreka tartea, aldiz, Sobrino, Cycasa, Viconsa eta Geotunel enpresek osatutako ABEEi esleitu zaie, 30.064.822,85 euroko kostuarekin (zergak barne) eta obrak burutzeko 32 hilabeteko epearekin.

Ermuko saihesbidea udalerri horretan bertan hasten da, Areitiotik datorren N-634 errepidean, biribilgune berria eginez. Ureta mendia zeharkatuko du hego-ekialdetik, tunel baten bidez. Beko errekaren behe-ibarretik igaroko da zeru zabalean, jada Zaldibarren. AP-8 autobidearen paraleloa izango da Eibarko saihesbidearen parte den Sallabenteko biribilgunera iritsi arte. 4 kilometro eta 75 metro izango ditu guztira, AP-8 autobidearekin egingo den lotura berria ere kontatzen badugu. Horrela, oraingo ordainlekuak aldatuko dira. Ureta mendia salbatzeko, bi hobi dituen tunela eraiki beharko da, bat norabide bakoitzerako. Hobi bakoitzak 589 metroko luzera izango du. Guztira 1.178 metroko indusketa egin beharko da.

Proiektatutako hamaika egitura nagusietatik garrantzitsuenak ondorengoak dira: AP-8 autobidearekin lotzeko hiru zubibide, guztira 336 metro; Hego Uretamendiko biribilgunearen azpiko trenbidea, 86 metroko luzerakoa; eta Eitzaga, Oterre eta Canaleko zubibideak, guztira 343 metro. Milioi 1 metro kubiko lur mugiaraziko dituzten obra horiek iraun bitartean, Bilbo-Donostia trenbidea desbideratu beharko da.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian