Arantza Moreno munduko zortzigarren xabalina-jaurtitzaile junior onena da

28.07.14
Kirolak

Arantza Moreno Fernández bere kategorian -jubeniletan- munduko zortzigarren xabalina-jaurtitzaile onena da. Hori ondorioztatu dezakegu atzokoan Eugene herrian (Oregon eta EEBBtan) junior kategoriako 15. Mundu Txapelketa amaitu ondoren. Arantza zortzigarren postuan bukatu zuen junior mailako mundu txapelketa. Ermuarrak mugarri berria utzi du kirolean eta bere karreran, eta ez nolanahikoa edo makala, autonomi eta estatuaz gaindiko jauzia egin baitu mundialerako txartela lortuaz, goreneko proba nazioartean.

Bartzelona KTko atleta uztailaren 22ko asteartean iritsi zen Oregon lurraldera Madrildik eta egun horretan bertan lehiatzeko egokitu zitzaion, hegazkinetik jaitsi eta ordu gutxitara. Bidaia, hegazkin orduak eta egokitzapen beharra ahaztu eta onenak emanda aritu zen, finalerako pasea eskuratuz. Finala uztailaren 24ko goizaldean jokatu zen –hemengo ordutegian- eta mundialeko zortzigarren marka onena egin zuen, 52 metro eta 8 zentimetroko jaurtiketaz. Bigarren saiakeran lortu zuen. Emaitzak espezialitateko hamar kirolari onenen artean kokatu zuen, hemeretzi urte (19) besterik ez dituenean. Ermuarrak aurten Espainiako txapela eman dion marka gainditu zuen –Castellonen 52,07 m markatu baitzituen- berak inoiz lortu duen marka onenetik nahiko hurbil geldituz -53,72 m-.

Arantza morenok egindako tiraketa guztiek eta markak ondorengoak dira: 49.82- 52.08- 49.61- 46.20- 51.76- eta azkena 50.67 metro. Bigarren jaurtiketari esker hobekuntza deritzanean sartu eta tiratzen jarraitzeko aukera izan zen –zortzi onenen artean kokatuz- podiumera igotzeko eta dominak lortzeko elkarren artean aritu behar zutenen artean, hain zuzen ere. Hobekuntza serie horretan ezin izan zuen lortutako marka hobetu eta, ondorioz, zortzigarren amaitu zuen. Munduko zortzigarren! Hori da, hori! Arantza etxerako bidean da eta bihar iritsiko da Euskadira eta Ermura. Etxekoek –guraso eta ahizpak- egurtzeko eta besarkatzeko irrikan daude. Kirolariak atseden hartu nahi du denboraldia gogor eta luze joan baita, aurten kirola eta unibertsitateko ikasketak uztartu baititu. Bietan ondo joan zaio, hortaz zorionak. Bi alorretan bere buruari jarritako helburuk beti ditu, hori bai –saiatuz, ahaleginduz eta gogotik lan eginez- hortaz, atsedenaldia eta oporrak merezita ditu.

Arantza Moreno datorren urtean promes kategoriara pasako da eta kirolari gisa hobetzen jarraitzeko eta lorpen gehiago eskuratzeko aukera izanen du. Zorte on!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira