Euskadiko 'Yuzzer'ek Toki Garapeneko Alorra bisitatu dute networking eta senidetzearen jardunaldi batean

08.08.14
Ekonomi Sustapena

Donostia, Araba eta Barakaldoko Yuzz zentroak Ermuko zentroa ezagutzera etorri dira. Jarduera kokatzen da Yuzz zentroen senidetze ekintzen barruan.

Ermuko Toki Garapeneko Alorra Yuzz zentroa segidako bi urteetan da, SPRIk ''Santander Emprendimiento'' nazioarteko zentroarekin hitzarmena berritu zuen. Ekimenaren helburua oinarri teknologikoen asmoak dituzten gazteek 7 hilabeteetan Izarra Centre eraikinean gauzatzea.

Jardunaldia arratsaldeko 5etan hasi da Izarra Centren dagoen Yuzz zentroaren bisitarekin. Han, ''Yuzzer''ek oinarri teknologiaren enpresa-mintegia, coworking lekua eta trebakuntza eta bilera gelak ezagutu dituzte. Ondoren, "elevator pitch" saioa burutu da; ''Yuzzer'' bakoitzak bere negozio-asmoa minutu bat baino gutxiagotan azaltzen du bere lagunen aurrean. Mahai-inguruetan gazteentzat gai beharrekoak aritu dira; langile autonomoaren beldurrak eta bakartasuna, networking egitearen garrantzia, ekintzailetzaren egoera guztietan marketin erabilera, eta abar. Jardunaldiaren amaieran konklusioak partekatu dira eta Izarra Centre eraikinaren dagoen terrazan lasai-lasai hizketan. Hurrengo jardunaldia Barkaldoko Yuzz zentroan ospatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat