Abentura filma ikusgai izango gaueko zine emanaldian

18.08.14
Kultura eta Gazteria

Abentura filma izango da gaur, aste honetako lehen kaleko zine emanaldian. Proiekzioa herriko Santiago Apostol elizako arkupeetan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Gaurko filmaren titulua ‘Una aventura extraordinaria’ da. Filma Ken Kwapisek zuzendutakoa da, Iparameriketarra eta 2012koa. Luzemetraiak 107 minutu irauten ditu. Emanaldia librea da eta ikusleek jarlekuak izango dituzte.

Sinopsia

Filma gertaera errealetan oinarrituta dago. Kazetari batek (John Krasinski) eta Greenpeaceren boluntario batek (Drew Barrymore) Zirkulu Polar Antartikoko izotzek harrapatuta geratu diren balea gris handiko familia bat salbatzea helburu hartzen dute. Bikoteak konbentzitu behar ditu inuit komunitatearen kideak, petrolio-enpresak eta armada estatubatuarra bere desberdintasunak ahatz ditzatela eta baleak aska ditzatela. Egoera honi esker trego igarokorra lortzen da Gerra Hotzean.

Bideoaren irudia

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu