1.468 lan eta gizartearen orientazio-ekintzak 2013an
Torreta Etxean ematen den Enplegu eta prestakuntzarako orientazio-zerbitzuak aukera ematen du esku hartzeko estrategia pertsonalizatuak garatzeko; besteak beste: orientazio- eta informazio-faseak; ibilbide pertsonalizatuak diseinatzea, enplegua errazago lortzeko; baliabideak prestakuntzara eta/edo enplegura bideratzea, ibilbide hori abian jartzeko; eta esku-hartzearen fase guztietan laguntzea; bai eta haien ebaluazioa eta geroko jarraipena ere.
Azpimarratzekoa da lankidetza estua dagoela Udaleko Gizarte Zerbitzuekin, eta, horretarako, diziplina anitzeko lantalde bat sortu da, inguruko gizarte- eta komunitate-zerbitzuen sare osoarekin koordinatuta lan egiten duena.
Egindako orientazioa gizarte- eta lan-esparrukoa da argi eta garbi, pertsonekin alderdi anitzeko ikuspuntu batetik esku hartzen delako, bizitza-esparru guztietan, eragin berezia izanik gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan.
| Gizonak | Emakumeak | Guztira |
|---|---|---|
| 191 | 159 | 350 |
| %54,57 | %45,43 |
Pertsonak gizarte-esparruko erreferentziazko profesionalen laguntza du Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailaren bidez, bai eta lan-esparruko profesionalena ere, Toki Garapenerako Sailaren bidez.
Jarduera hori egiteko, aldi batzuetan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren ,Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren eta Europako Gizarte Funtsaren diru-laguntzak izan dira; beste batzuetan, berriz, Udalaren bitartekoekin egin da jarduera bera.
| Orientazio-ekintzak | Gizonak | Emakumeak | Guztira |
|---|---|---|---|
| Banakako tutoretza | 191 | 187 | 378 |
| Eskaria eguneratzea | 183 | 164 | 347 |
| Informazio profesionala | 145 | 120 | 265 |
| Autoemplegurako banakako orientazioa | 12 | 4 | 16 |
| Curriculuma eta aurkezpen-gutuna | 52 | 42 | 94 |
| IKT-ak eta enplegu-bilaketa | 6 | 5 | 11 |
| Enplegagarritasuna baliostea | 64 | 52 | 116 |
| TPI/EAPa egitea | 64 | 52 | 116 |
| Banakako orientazioa | 71 | 54 | 125 |
| Guztira | 788 | 680 | 1.468 |
Lotutako albisteak
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude