Udal kiroldegi eta pilotalekua zabalik gaurtik

25.08.14
Kirolak

M.A.Blanco ual Kiroldegiak eta Aritzmendi Pilotalekua jada zabalik daude eta erabiltzaile eta kirolariok prest ditugu, udako etenaldiaren ondoren. Betiondoko Kirol Gunea irailaren 1eko astelehenean irekiko da berriz.

Ermuko Udal Kirol Erakundeak kudeatzen dituen instalazio guztiek etena egin dute abuztuan zehar urteroko mantenura lanak egin ahal izateko eta instalazio guztiak egunean jartzeko –hamaika hilabetez jarraian gelditu gabe egon ondoren-, berraztertzea gauzatzea derrigorrezkoa baitute horrelako instalazioek. Urteko geldialdi honetan zehar, UKEk mantenuari dagozkion hainbat jarduera burutu ditu, berezkoak dituen kirol ekipamenduen eguneraketa eta derrigorrezko berrazterketa burutze aldera. Ekipamendu hauen azterketa zorrotz eta sakona burutuz, hurrengo denboraldiko beharrei era egokian aurre egin ahal izateko.

Mantenu lan horietako gehienak erabilera publikoko araudi higieniko eta sanitarioetan ezarritakoak eta nahitaezkoak dira eta guztiaren erabateko geldialdia egitera derrigortzen dute.

Doikuntza lan hauek igerilekuko putzuak uztea eskatzen dute, besteak beste, isuri bideen, eskaileren, hondartzen, dutxen, estolda-zuloen eta konpentsazio-ontzien garbiketa egin ahal izateko, produktu desinfektante eta kimikoak erabiliz.

Horrez gain, aurten, igerileku txikiko hormen eta barne zeramikoaren berrelkartze eta garbiketa lanak egin dira, SPA gunea barne.

Era berean, igerilekuko sistema osoaren goitik beherako berrazterketa sakona egin da, hala nola: uraren tratamendu eta arazketaren sistema, hareazko filtroak, motorrak, bonba dosifikatzaileak, horma garbitzailea edo balbulen itxierak, hain zuzen ere. Hauen guztien garbiketa, koipetzea, konponketa eta, zegokionean, aldaketa egin da. Jarraian igerileku biak betez eta ura berotuz.

Mantenu lan guztien gainetik, duen garrantziarengatik, ur bero sanitarioaren ur-hodien legionelosiaren desinfekzio programa azpimarratu behar da, ur beroaren akumulazio-biltegien hustea, azterketa eta garbiketa, hotz-berotze sistemen berrazterketa eta eraikin guztien bonba-aretoen eta galdaren inspekzioa barne hartzen duelarik.

Esparru zein gimnasio guztiek, komun, aldagela eta dutxak barne, garbiketa orokor sakona jasan dute. Horretarako, desinfekzio eta higienizazio prozesu zehatza burutuko da, kirol instalazio hauei dagokion metodo espezifikoekin, ondorengo hamabi hilabeteetako egoera higieniko-sanitario perfektua bermatzeko.

Igerilekuko basuen erabateko tratamendua egiteaz gain, gainontzeko eraikinetan ere berrazterketa eta inspekzio obra txiki anitz, aldaketa, erreposizio eta konponketak burutu dira. Egoera honek, euren ezaugarri edo dimentsioak direla medio, instalazioa itxita mantentzera behartzen du. Aurten birmargotzeak, zoru eta hormen alikataduen hobekuntza, hodien erreparazio partziala edo kirol anitzeko pisten egurrezko tarima oholak konpondu dira, beste hainbat lanen artean.

Esparru zein gimnasio guztiei, komuna, aldagela eta dutxak barne, garbiketa orokor sakona egin zaie. Horretarako, desinfekzio eta higienizazio prozesu zehatza eginez, kirol instalazio hauei dagokion metodo espezifikoekin, ondorengo hamabi hilabeteetako egoera higieniko eta sanitario perfektua bermatu beharko duelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke