Herria sasoian jartzeko eta egokitzeko hainbat lan

29.08.14
Hiritarren Segurtasuna

Uda eta oporrak atseden hartzeko dira. Errekuperatzeko. Indarrak berritu eta bateria kargatzeko lan urte, eskola ikasturte, udazken eta negu urte-sasoi berriari bermez aurre egin ahal izateko. Hori pertsonei dagokigunean, baina ezaugarri horiek herriarentzat ere baliagarri da. Herriak ere bere burua zaindu eta indarrak berritu baititu, hastera goazen irailari eta udazkenari, egoerarik onenean aurre egin ahal izateko. Udan herritar gutxiago egoten garenez eta eguraldia lagun izaten denez, Ermuan saioan jarri da.

Azken asteetan zehar udal Obra eta Zerbitzuetako lankideek lanean jardun dute gure herriaren hainbat gauza eta hiriko altzariak errekuperatzeko. Hori horrela, eta besteak beste, pintaketa eta garbiketa lanak egin dituzte. Baita jaietako banderatxoak eta abar…kendu dituzte, berdegune eta lorategiak egokitu eta atonduz. Ildo horretan eta Segurtasun Alorrarekin bat bide marka horizontalak pintatu dituzte auzo ezberdinetako hainbat lekutan.

Egindako lanen artean ondorengo hauek ditugu:

  • Okin-zuri:
    • Minusbalioa duten pertsonentzat izango den aparkaleku plaza pintatzea eta lerroan dauden lekuen birpintatzea.
  • Goienkale:
    • Irlatxo biren eta 11-13 etxebizitzaren aurreko garajearen pasabidea bermatzeko pintaketa.
  • Diputazio:
    • Motorrak aparkatzeko gunea erreserbatu eta pintatzea.
  • Zerukoa:
    • Bigarren kalean zebra-motako gunea horiz pintatzea.
  • Gipuzkoako Etorbidean:
    • Idesa tailer zaharraren aurrean zama-lanetarako gunea pintatzea eta erreserba pasabide bi indargabetzea, erdikoa utziz.
    • Minusbalioa duten pertsonentzat izango den aparkaleku plaza eraldatzea.
  • Aldapa:
    • Minusbalioa duten pertsonentzat izango den aparkaleku plaza ezabatzea.
  • Seigarren Mendeurrenean:
    • Oinezkoentzako pasabidea –zebra-bidea- birpintatzea zabalera handiagoarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko