Juanita Ibaibarriaga euskarazko Literatur eta erreportaje lehiaketaren XXI. edizioa zabalik

01.09.14
Euskara

Udal Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita batgarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. Lehiaketan parte hartu ahal izateko bi modalitate daude. Lehen modalitatea herriko haur guztiei zabalik dago eta bereziki LHko 3, 4, 5 eta 6 mailako eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat. Modalitate honetako irabazleei 40 euroko sari bana emango zaie erosketak egiteko txarteletan, Ermuko Merkatarien Elkarteko dendetan truka dezan. Atal honetan gaia librea da eta ez da eskatzen gutxieneko luzerarik.

Bigarren modalitatean, berriz, nagusien lanak bilduko dira. Kasu honetan, idazlana erreportaje bat izango da, barne har ditzaketelarik elkarrizketak, aipamenak, dokumentuak, edo interesgarritzat jotzen den edozein material. Lanaren luzera 4600 eta 5600 karaktere artekoa izango da eta derrigorrez Ermua edo ermuarrekin lotura izan behar du gaiak. Lan onenak 360 euro eskudirutan jasoko ditu.

Lanak udaleko Euskara zerbitzura, Lobiano Kulturgunera zein Udal Liburutegira eraman daitezke edo euskara@udalermua.net korreo elektronikora bidali behar dira, azaroaren 6a baino lehen. Idazlana kartazal handi batean sartuko da, egilearen izenik gabe. Barruan eta kartazal txikiago eta itxi batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira. Sariak abenduaren 3an, euskararen egunean banatuko dira eta Webgune korporatibo honetan izango dira ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik