Ermua Antzokiak zine emanaldien denboraldi berriari ekingo, udako etenaldiaren ondoren

02.09.14
Ermua Antzokia

Abuztuaren ondoren, Ermua Antzokia zine emanaldiak nahiz bere ohiko kultur jarduerak eskaintzera bueltako da. Irailaren 4ko lehen ostegunean, jada, zineklubeko emanaldia izanen dugu. Horren ildotik, Lobianon nahiz Antzokiaren takilan eskuragai ditugu hileko bonoa, iraila honetan 14,4 euroko prezioan. Horri esker helduen zine komertzial eta zineklubeko hamabi proiekzioetara sartu ahali zango gara, emanaldi bakoitza 1,2 €ko prezioan, proiekzioa 3dimentsiotan denean salbu, kasu horretan kostuaren sarrera euro 2 gehiago baitira. Iraileko programazioak zine komertzialeko zortzi filma, zineklubeko lau eta haurrentzako beste lau titulu hartzen ditu barne.

Esan bezala, zine komertzialean 8 filma proiektatuko ditugu eta horien artean uda honetan karteldegian izan ditugun estreinatu diren deigarrienak daudelarik. Esaterako, El abuelo que saltó por la ventana…; Clint Eastwooden egindako azkena, Jersey Boys; Chef komedia arrakastatsua; tximinoen planetarekin loturiko azken filma ikusgarria El Amanecer del planeta de los simios 3Dn; Bajo la misma estrella drama erromantikoa, eta Espainian egin den eta Daniel Monzónek zuzendu duen produkzio handia El Niño, Luis Tosar protagonista duelarik.

Haurrentzako emanaldietan ere kalitatea ezaugarri nagusia izango da; proiektatuko ditugun tituluak ondorengoak direlarik: ‘Maléfica 3D’;Campanilla, hadas y piratas’; ‘Aviones 2’ eta ‘Equipo de rescate 3D’.

Aste honetan ikusgaia izango ditugu: ‘Omar’; ‘Mi otro yo’; ‘Las dos caras de enero’ eta ‘Tarzán

Irailaren 4ko ostegunean eta zineklubari hasiera emanez, ‘Omar’ tituluko drama palestinarra ikusi ahal izango dugu, Hany Abu-Assadd zuzendariarena. 2013an Oscar sarietan, ingeles hizkuntzaz grabatu gabeko filma onena izateko izendatu zuten eta epaimahaiaren saria jasoz Canneseko jaialdian. Omar neskalaguna ikusteko horma gainetik salto egitera ohiturik dago, baina bere eguneroko bizitzan beste hainbat arazori aurre egin behar izaten dio bere lagun, senide eta herriarekin duen harremana kolokan ez jartzeko. Omar filma errealista bat da, mingotsa, Palestinan bizi den egoeraren parekoa, maitasun istorioa eta egon ezintasuna eragiten duen intriga maisutasunez uztartzen dituena. Ikuslea eserlekura lotzea lortzen du. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan hasita.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, Isabel Coixet zuzendariaren ‘Mi otro yo’ proiektatuko dugu. Triller psikologiko obsesiboa da, zuzendariren ukitu eta ezaugarriez markatuta datorrena. Filmean lan egiten du aktore esperientziadun taldeak: Sophie Turner, Jonathan Rhys Meyers eta Geraldine Chaplin, horren adibide. Fayk ezin du burutik kendu bere antza duen eta atzetik jarraitzen dioen neska gaztean. Laster batean berei txura eze zik bere bizitzaz jabetu nahi duela pentsatzen hasten da. Mi otro yo larunbat arratsekoz azpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta asteleheneko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Hossein Amini zuzendariaren ‘Las dos caras de enero titulua da, bere oinarria Patricia Highsnithek idatzitako eleberrian duelarik. 1962. urtean bikote bat Atenas hiriburura iristen da, Akropoli greziarra ezagutzeko. Leku horretan Rydal gazte ipar amerikarra ezagutzen dute, gida turistiko moduan eta turista aberatsei lapurtzen bizia irabazten duena. Epokako thrillerra da, dotorea eta oso entretenigarria, trama eta interpretazio ona izategatik, Viggo Mortensen etga Kirsten Dunsten bikotearen lanari esker.Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igande arratseko 5etan eta haurren saioan ‘Tarzan’, marazki bizidunetako filma ikusi ahal izango dugu. Zinearen historian izan dugun gizon-tximino harrigarriaren hurbilpen berria. Filma euskaraz proiektatuko da.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan