Ermuan bertan euskara ikastea gure esku!
Iraila uda eta oporrei jarraiki datorkigu. Gauza on eta berri inguruko hausnarketa egiteko erabili ohi duguna. Denboraldi berriko jarduerak planifikatzeko unea: zaletasun, kirol, aisi, trebakuntza, ikastaro eta abar… Hizkuntzak? Noski, aukerakoa. Eskaintza zabala dugu eta horren barne, euskararena. Gurea eta propio dugun hizkuntzarena. Hori ikasi, sendotu edo hobetzeko aukera paregabea, gure herrian bertan. Aitzakiarik ez, euskarak merezi du, eta puntu! Oraingoan bai, ez etsi. Ez galdu aukera. Ermuan bertan, inora joan beharrik gabe, ordutegi zabala aukeran izanik, norberari egokitutako atentzioaz eta, noski, kalitatez. Galdetu; matrikulatzeko garaiz baitzaude.
Ermuko bi euskaltegiek hastear dagoen 2014-2015 ikasturterako matrikula zabaldu dute astean zehar. Matrikulazio aldia zabalik egongo da irailaren azkenera artean. Argibideak eta izen emateak zentro bakoitzeko idazkaritzan bertan egin daitezke. Udal Euskaltegiak jada kalean du eta banatzen hasi da aurtengo ikasturterako ezaugarrien berri ematen duten orria. Aurtengo kanpainarako leloa “Euskaraz blai” da.
Bi euskaltegi ditugu Ermuan: udalarena Teresa Murgan, eta Kaltxango AEK-rena
Kaltxango AEK-k ere matrikula hasi du. Kanpaina oficiala ostegunean aurkeztuko dute. Ikastegi biek eskaintza zabala eskaintzen dute. Iragarri dutenez EGA azterketa prestatzeko talde berezia sortzeko eta guraso, merkatari eta etorkinen talde bereziei eguerdiko eskolak emango dituzte. Euskaltegiek orotariko euskara ikastaroak eskaintzen dituzte 16 urteko gorakoentzat eta, eskaintza horren barne euskalduntze eta alfabetatzeko orotariko mailak daudelarik. Ikasleek matrikularen ordainketa bi zatitan egiteko eta bekak eta laguntza eskuratzeko aukera dute.
Jarraian eta lasterbidez herriko bi euskaltegien informazioa uzten dizuegu bakoitzaren informazio gunera lotura eginez. Ez izan zalantzarik, egin apustu eotrkizunaren alde!
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik