2014ko azken lauhilekoan programazioa ezagutzera eman du Kultura sailak

05.09.14
Ermua Antzokia

Antzokian eta Lobianon 2014. urteko azken hiruhilekoan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak zabaldu berri ditu udal Kultura sailak. Programazio anitza, eta kalitatezko horren helburu “ikusle anitzengana iristea da”, horretarako haurrentzako nahiz helduentzako ikuskizunak biltzen dituen programazio zabala hitzartu dutelarik. Denetarik izango da eta guztia ona. Ikuskizunen hizkuntzei dagokionez, gaztelerazko, euskarazko emanaldiak ikusi ahal izango ditugu. Datozen lau hilabeteetako eskaintzaren ezaugarri dira erakargarritasuna eta aukera zabala, musika estilo ezberdinetako kontzertuak eta antzerkiak, besteak beste. Formatu handiko ikuskizunak txikikoekin uztartuko dira.

Hitzartutako emanaldi horietara ikusleak erakartzea espero da, orotariko ikusleentzat direnetan gehiago esperoz, berezituagoak direnetan baino. Programazioan herriko, Euskadiko nahiz estatuko konpainiak sartuta daude. Eta musika arloan, hainbat estilo eta barietateak ikus eta entzuteko parada izango dugularik. Nolanahi ere, ikusleentzako eta norberaren gustuen arabera, batzuk ezagunago izango dira hedabideen edo bestelako arrazoiak direla medio. Programa borobila da.

Gure herrian ikusiko dugun aurpegi ospetsuenen arteko izango dira Berto Romero umorista ezaguna. Rafael Álvarez "El Brujo" aktoreak ‘Cómico’ antzezlena eskainiko digu. Gainera, Rozalen kantaria eta Pablo López musikariak ikusteko gonbitea luzatuko digu. Aipatzekoa da ere balleta, opera eta lehen mailako bertsolari talde baten eskutik izango dugun bertso jaialdia ikusteko aukera izango, eta haurrek asko gozatuko duten Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna.

Sarrera guztiak salgai jarriko dira irailaren 11n, Kutxabank entitatearen merkatal sareak, orotariko kutxazain eta bere webgunearen bidez. Eta noski, Lobiano Kulturunean bertan, goiz eta arratsaldeko ordutegian, zabalik dagoenean. Programazioa jadanik kontsulta daiteke Ermua Antzokiaren webgunean www.ermua.es/ermuantzokia eta programazioaren fitxategia ere deskarga daiteke beheko helbidean:

Irailetik abendura bitarteko programazio osoa PDF formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu