Izarra Centren ekintzaile gazteei zuzendutako hitzaldiak hasiko datorren astean
“Jar zaitez martxan” proiektuaren xede da gazteei lan mundura sartzen laguntzea eta bide hori erraztea. Eta horren barne aholkuak eta esperientzia ezagutzera emango dira. Horrelako hitzaldiak datorren astelehenetik aurrera egingo dira eskualdeko Amorebieta-Etxanon, Durangon eta Ermuko Izarra Centre eraikinean.
Durangaldeko Merinaldeko Amankomunazgoak, Zornotza, Ermua eta Mallabiako udaletxeekin batera, “Jar zaitez martxan” proiektua garatzen jarraitzen du, ekintzaile gazteei, euren enpresa sortzeko behar dituzten baliabideak ematez. Orain dela zenbait aste, 16 eta 29 urte bitarteko gazteak, enpresa bat martxan jartzeko laguntzeko asmoarekin, aholkularitza eta formazio gelak sortu ziren, eta orain berriz pausu bat emango da aurrera hitzaldien programari ekinez.
Aipatu eskualdeko hiru herrietan burutuko diren hitzaldi hauek, etorkizuneko enpresari gazteen formazioa garatzen jarraituko dute. Beharrezkoa izango duten informazio, enpresa baten ateak zabaltzeko orduan.
Jorratuko diren gaien artean hauek egongo dira: negozioa, enpresa, enpresa plana edota negozio aukera.
- Hitzaldien eta leku-orduen berri zehatza izateko, ikus argitaraturiko kartela lasterbideari jarraiki.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du