Barixakuetan jai!

08.09.14
Euskara

Udazken honetan Euskara Sailak “Barixakuetan” izeneko programa martxan jarriko du. Uda atzean utzita, eskolarako itzultzera arintzeko eta euskara berriz ere haurren ahoetara ekarri guran umeentzako jarduera berriak jarriko dira abian. Horretarako, Antxitxiketan Begirale taldearen laguntzaz, udazkeneko hainbat ostiraletan umeentzako euskarazko jarduerak antolatuko dira. Horrela bada, klasea amaitu eta plazara hurbiltzen diren umeek jarduera interesgarri horietaz gozatu ahalko dute. Parte hartzea doan da.

Jarduerak arratsaldeko 17:00etan hasi eta 19:00etan amaituko dira eta gorputz adierazpena, sormena, fantasia eta gogoeta landuko dira, ekintza ludikoaz gain hezitzailea ere bada.

Ostiralero gai bat landuko da eta hiru txoko ezberdinduko dira, jolasen edo gorputz adierazpenaren txokoa, eskulanen txokoa eta ideien txokoa. Txoko bakoitzaren helburua ezberdina izango da, lehenengo txokoan dinamizazioa izango da helburua, umeen mundu sinbolikoan murgilduz; eskulanen txokoan sormena eta fantasia izango dira nagusi; eta azkenik, ideien txokoan gogoeta eta ezagupena landuko dira.

Ondokoa duzue irailaren 19tik aurrera eskainiko diren ekintzak:

  • Irailak 19: Piratak
  • Irailak 26: Tribuak
  • Urriak 3: Superheroiak
  • Urriak 10: Margolariak
  • Urriak 17: Extralurtarrak
  • Urriak 24: Zooa
  • Urriak 31 Gaueko Izakiak
  • Azaroak 7: Hansel eta Gretel

Parte hartzeko jolasteko gogoa ekartzea besterik ez da behar, gainontzekoa begiraleen esku.

Informazio gehiagorako, ikus kartela.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko