Lan eremuan aplikari diren gaitasun, ahalmen eta jarrerei buruzko ikastaroa

10.09.14
Ekonomi Sustapena

Izarra Fundazioak, Durangaldeako udaletxeek eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duten “Jar zaitez abian” programaren baitan, eremu laboralean eta enplegu bilaketan erabilgarria den trebetasun, gaitasun eta jokabideei buruzko ikastaroa eskaintzen du. Prestakuntza honek, norberaren trebetasunak, auto-konfiantza eta garapen soziolaboralerako erreminten ezagutza sustatuz, gazteak lan bilaketa aktibo baterako lagundu eta trebatu nahi ditu.

Programa honen helburuak ondorengoak dira:

  • Bakoitzaren sendotasunak eta ahultasunak zeintzuk diren detektatzeko hausnarketa eta auto-ezagutza sustatzea.
  • Bakoitzaren benetako motibazioak detektatzea eta indartzea.
  • Lan munduarekin konektatuko gaituzten gako pertsonalak aurkitzea. Zein da nire balio erantsia?
  • Egoera zehatz bati aurre egiteko momentu bakoitzean egokiena den modua ezagutzearen garrantziaz jabetzea.
  • Ohiko egoerei, bai sozialak bai lan arlokoak, aurre egiteko lagungarriak izango diren komunikazio eta aurre egiteko zenbait abilezia eta estrategia eskuratzea.
  • Komunikatzeko, egoteko edo egiteko modu bakarra ez egotearen eta egoeraren arabera bata edo bestea baliozkoa izan daitekeenaren ideiari buruz hausnartzea.
  • Ahal den neurrian, Ikastarora azaltzen diren pertsonen harreman sozialak hobetzea eta beraz, lan merkatuan txertatzeko aukerak handitzea.

Programa honek pertsonengan aldaketa esanguratsu eta iraunkor bat lortu nahi du eta beraiengan eragin onuragarria du. “Orain motibatua sentitzen naiz, baikorragoa. Badakit non nagoen eta, batik bat, argi daukat nora joan nahi dudan. Segurtasunean irabazi dut” Durangon egin diren ikastaroetako batean parte hartu duen pertsona batek esaten duena da. Beste batek “ikastaro emankorra da, motibatzailea eta jendeari egin dezala gomendatzen diot. Etorkizunerako komenigarria litzateke ikastaroa luzatzea, motza gelditzen baita. Hezitzaileak bikainak dira” dio.

Langabezian baldin bazaude, zure bizitza enplegura zuzendu nahi baduzu eta zure garapen pertsonal eta sozialerako funtsezko gaitasunak eskuratu nahi badituzu eman ezazu izena proyectos@fundacionizarra.eu posta elektronikoan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena