Txakurrik ez = Txakurrak solte ez

11.09.14
Abisuak eta matxurak

Zerbitzuetako udal alorrak “zalantza eragiten duten” kartelak jarri ditu herriko lorategi eta parkeetan. Kartelak bazterrak harrotu eta eztabaida piztu dute herritarren artean oro har, eta txakurren jabe direnen artean bereziki, Félix Prol zinegotzi eskudunak aditzera eman duenez. Agintariak esandakoaren arabera karteletan “Txakurrik ez” esaldia irakur dezakegu eta oker daude hori helburua izan ezik, animaliak edukitzea eta animaliak edukitzea eta horien babesa arautzen duen udal Ordenantzan ezarritakoaren kontra doalako. Seinalearen arabera uler daiteke galarazitakoa animaliak bertan egotea edo horiek parke eta berdeguneetan sartzea dela. Eta horrelakorik ez da gure asmoa izan. Hori horrela eta gaizki ulertzea konpontzeko gaur bertan beste idatzi osagarri bat jarriko zaie kartelei, galarazitakoa “animaliak solte edukitzea” dela garbi uzteko eta, noski, animaliek kaka egiten dutenean, gorozkiak ez jasotzea”.

Udalbatzak animaliak edukitzea eta horien babesa arautzen dituen inguruko Ordenantza onartu duen 2010eko maiatzean. Ordenantzak bost titulu eta hirurogeita bost artikulu ditu. Animaliak leku publikoetan egoteari buruz laugarren kapituluan eta 27. artikuluan ondokoa esaten da: Bide publikoetan edo pertsonak ibiltzen diren beste lekuetan, etxeko animaliak uhalez edo katez lotuta erabiliko dira, eta jabeen ondoan. Egoerak hala eskatzen duenean edo animaliak aurretik inoiz haginka egin badu, animalia arriskutsua dela frogatu bada edo arriskua izan daitekeen animaliatzat katalogatuta badago, muturrekoa erabili beharko”.

Aurrerago, eta 33. artikuluan berriz ondorengoa ezarrita dago “Debekatuta dago txakurren gorozkiak bide eta plaza publikoetan eta, oro har, oinezkoak dabiltzan leku guztietan lagatzea. Animaliaren jabea eta horren eramailea izango da horren erantzule”. Kaka edo hondakinak ez jasotzea, zigorgarri da. Félix Prolek sortutako eragozpen eta gaizki ulertzeagatik barkamena eskatu du eta animali eta pertsonen elkarbizitzaren aldeko deia egin.

Indarrean daukagun Ordenantzaren ezaugarriak

Ordenantzak bost titulu ditu eta horiek beste 65 artikuluren bidez garatzen dira. Horietan edozelako animaliak –konpainiakoak edo ez- edukitzearen inguruko aspektuak, animalien eta pertsonen arteko bizitza harmonizatuz eta osasun, ingurumen eta segurtasunerako izan daitezkeen arriskuak gutxituz. Horrez gain, animaliak jaso beharrezko gutxieneko atentzioak ere lantzen ditu, tratuan, higienean, elikaduran, babesean, garraioan, identifikazioan edo gizakiekiko elkarbizitzaren alorretan. Ordenantza izapidetzeaz Hirigintza diziplinako atala arduratuko da eta hori betetzeko arduraz Udaltzaingoaren laguntza izango du.

Ordenantza horretan ere ezartzen dira animaliak aldi baterako mantentzen dituzten establezimenduek, kontsultategiak, albaitarien klinika eta ospitaleak edo animaliak saltzen dituzten lokalak bete behar dituzten arauak. Azkenik, Ordenantzan hori ez betetzeagatiko zigor eta isunak ezarri eta jarraitu beharreko prozedura exekutibo zigortzailea ere lantzen dira. Ordenantzatik kanpo geratzen dira hainbat jarduera eta ekitaldi, non animaliak parte hartu arren horiek araudi propio eta espezifikoa dutenak, esaterako, ehiza, arrantza, zezenketak, eta abar.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du