Ermua bertako ‘Beldur Barik’ lehiaketa
Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 5. edizioa deitu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizketa-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.
Aurreko edizioetan bezala, Ermuak Beldur Barik lehiaketa orokorran parte hartuko du, eta bere lehiaketa eta ekitaldi propioa izango du. Ermua Beldur Barik 2014 bi sari izango ditu, adin-kategoria bakoitzak 300 euroko saria izango du. Ermuan erroldatutako pertsonek lehiaketaren bi sarirako aukera dute. Partaideek proposamenaren bi kopia posta elektronikoz bidali beharko dituzte: igualdad2@udalermua.neteta jarrera@beldurbarik.org helbideetara.
Beldur Barik bidalitako proposamenak ikus-entzunezko formatua izan behar dute. Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea irailaren 12an hasiko da eta azaroaren 12an amaituko da (biak barne).
Beldur Barik programa eta lehiaketaz informazio gehiago eskuratzeko ikus webgune ofiziala:
Honako estekan herriko lehiaketaren oinarriak jaitsi ditzakezue:
Emakumeen Topalekuan ere informazioa jaso dezakezue: Izelaieta kalea 12an edo 943 17 10 30 telefono zenbakira deituz.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan