Bi jarduerek hasiera emango diote herriko Mugikortasunaren aste europarrari
Mugikortasunaren aste europarrari hasiera emango diogu bihar –irailaren 16an- bi jarduerarekin. Lehena goizez eginen da eta ‘Oinez Eskolara’ izena du, zeina Eskolabarri ikastetxeak gauzatuko duen ikastetxeko Guraso Elkartearen eta Udaltzainen laguntzaz eta horiekin batera. Jardueraren helburua eskolara oinez joateko joera errotu eta sendotzea da, motordun ibilgailuak baztertuz. Oinez joateak mesede egiten dio ingurumenari, atmosfera kutsatzen ez duelako eta zarata gutxiago egiten delako, erregaia aurreztuz baita ere.
Aurreko urteetan egindako legez, ibilbidean zehar tartekatu eta koordinatuak egongo dira guraso boluntarioak eta udaltzain agenteak, ikasle gazteen segurtasuna areagotu eta babesa emateko. Jarduera honek ume eta gaztetxoen autonomiarentzat ere lagungarri da.
Tailerra: bizikleta prest izan eta hori mantentzen ikasteko oinarrizko ikastaroa
Arratsaldean bizikleta prest izan eta hori mantentzen ikasteko oinarrizko eta bi orduko ikastaroa egingo da Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean.
Tailerra Orbe S.Kooperatiboaren laguntzaz eta Udaltzaingoarekin elkarlanean gauzatuko da. Parte hartzaileei bizikletaren oinarrizko aspektuak azalduko zaizkie (buru-babesgarrien sailkapena eta nola jartzen diren, zulatuak nola konpondu, bizikleta mantendu eta prest jarri, eskulekua eta jarlekua luzeraren arabera egokitzen, bizikletak tamainaren arabera sailkatzen, eta abar…)
Tailer honetan errepidean buru babesgarria erabiltzearen komenigarritasunaz azpimarratuko da hirigune barnean 16 urtetik beherakoak espresuki eta, oro har, errepideetan pertsona guztiak edozein adinetakoak izanik ere. Horrez gain, bide segurtasunean ere sakondu nahi da, bizikleta erabiltzaile eta gidarien artean horrek oinarrizko elementuak eta zirkulazio araudia ezagutuaz.
Lotutako albisteak
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan