Errotabarrik Carlos Cifrián omenduko du Ermua Hiria nesken arteko V. eskubaloi txapelketan

18.09.14
Kirolak

Errotabarri eskubaloi taldeak ‘Ermua Hiria V. Emakumeen arteko Txapelketa antolatu du, zeina Miguel Angel Blanco kiroldegian eta Betiondon jokatuko den asteburuan zehar. Aurtengoan Errotabarrik txapleketa aprobetxatuko du Carlos Cifrian ermuarra omentzeko, honek kirolarekiko agertu izan duen konpromisoa eta urte mordoan egindako lana aintzat hartu eta eskertzeko. Cifrianek arbitro gisa jardun izan du urte eta denboraldi mordoan federazioari lagunduz eta horren kide izanez. Carlosek makina bat partidatan epaile izan da, eskubaloian eskola eta federaturiko taldeetan eta futbolean baita ere, herriko APFE elkartekoetan esaterako. Kirol zale amorratua izan dena egun gaixo dago, osasunez larri, orain hilabete batzuk iktusa izan zuelako. Hori horrela, Errotabarrik publikoki bere esker ona eta maitasuna agertu nahi dizkio. Cifrianek hortaz omenaldi xumea jasoko du taldearengandik, baina bihotzekoa eta merezitakoa.

Txapelketa dela-eta, Errotabarrik datorren astean hasiko den 2014-2015 denboraldian lehian izango dituen taldeak aurkezteko ekitaldia antolatu du baita ere aste bukaera honetarako. Ekitaldi hori larunbateko arratsaldeko zortziak laurden gutxietan egingo da, Miguel Angel Blanco udal kiroldegian. Entrenamendu edo lehiaketa ofizialera bueltatzen joateko xedez txapelketa antolatu du eta, aurkezpen ekitaldiaren horretan tartekatuz. Txapelketa nesken arteko ekipoek jokatuko eta horretan lau taldek hartuko dute parte, etxekoak barne izanik. Taldeak kadete eta jubenil mailakoak izango dira. Txapelketari Ermua Hiria V. Nesken eskubaloi izena jarri zaio. Partidak larunbat eta igandean jokatuko dira udal kiroldegian eta Betiondon.

Esan bezala lau talde arituko dira txapelketan: Oñatiko Aloña Mendi, Elgoibarko San Lorenzo, Zarautzeko taldea eta Errotabarrikoek. Taldeak kadete eta jubenil mailakoak izango dira. Partidak larunbatean jokatuko dira, kategoria bat goizez eta bestea arratsaldez. Finalak, aldiz, igande goizean.

Horrez gain, nagusi edo kadeteen taldeak ere partida jokatuko du Usurbilgo taldearen aurka arratsaldeko 8etatik aurrera, kiroldegian bertan.

Kartela eta ordu zehatzen berri eskaintzeko lotura egin diogu, hortaz saka argibide gehiagoren atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan