Diru-laguntza deialdia zabalik, jarduera ekonomiko berriak abiarazten dituzten gazte ekintzaileentzat

18.09.14
Ekonomi Sustapena

Jar zaitez abian” programaren baitan, jarduera ekonomiko berriak abian jarri edo jartzear dituzten gazte ekintzaileek hori hasi eta errotzeko jaso ditzaketen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago. 2013ko urtarrilaren 1a eta 2014ko abenduaren 31 bitarteko epean jarduera ekonomikoa hasi –edo hasiko- duten 16 eta 30 urte bitarteko pertsona ekintzaile gazteei zuzendutako diru-laguntzak bideratuko zaizkie. Diru-laguntza hori, urtebetez, autonomoen kuotak ordaintzeko baliagarri izango dira. Hori horrela, jarduera ekonomiko berri bati ekiteko oraindik denbora dago. Informa zaitez!

Diru-laguntza plana hau Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Durangaldea eskualdeko Udaletxeen –Ermukoa tartean- finantzazioa jasotzen du. Eskaerak proyectos@fundacionizarra.eu e-postontzira bidal daitezke edota eskura eman Izarra Centre eraikinean - Zearkale, 36 1ngo solairua eta 943 17 71 59 telefonoa- lehenengo solairuko bulegoetan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik