Carlos Cifrián omendu duen eskubaloiko V. Ermua Hiria nesken eskubaloi txapelketa ondo

22.09.14
Kirolak

Carlos Cifrián omendu duen eskubaloiko V. Ermua Hiria nesken eskubaloi txapelketa ondo atera da. Kirol eta jokoari dagokionez, txapelketan parte hartu duten lau taldeek Liga hasteko gogoz daudela agerian utzi dute eta, joko ofizialari begira jokalariak doitu eta prestatzeko lana baliozkoa izan eta aurrera doala. Miguel Angel Blanco kiroldegiko harmailak bete egin dira larunbata nahiz igandean.

Errotabarrik bere taldeak prestatzeko xedez antolatzen duen txapelketaren bosgarren edizioa bukatu du, klubeko talde guztiak larunbata iluntzean aurkeztuz zaletu eta familien aurrean. Txapelketan agerian utzi du Carlos Cifrian ermuarrak egindako lana aintzat hartzen duela, horri bere maitasuna agertuz. Kirol zale amorratua izan dena egun gaixo dago, osasunez larri, orain hilabete batzuk iktusa eduki eta halabeharrez, erretiratua dagoelako. Etxeko hurbilenekoekin bat egon zen.Cifrian omendua kiroldegian partidak ikusten egon zen igande goizean emozioz bizi izan zuen jarraitzaileen animo eta txaloak eta omenaldi ekitaldia. Bizkaiko Eskubaloi presidenteak, Manuel Ruizek, Federazioko Koordindore teknikoak, Raquel Varelak eta Errotabarriko idazkariak, Tere Condek, opariak eman zizkioten. Udal Kirol zinegotzigoak txapelketa babestu du eta Miguel Ledesma zinegotzi eskuduna sariak banatzen egon zen.

Txapelketako azken emaitzak eta jokoaren hainbat aspektu

Txapelketan izan duen ezaugarria parekotasuna izan da. Sailkapena erabakitzeko hiru partidatan markagailua ados edo berdinketan bukatu zenez, jokoa luzatu egin behar izan zen eta, penaltiak bota postuak esleitzeko. Sailkapenak ondorengo hauek izan ziren maila bakoitzean:

  • Jubenilak
    • 1. Txapeldun: Errotabarri Eskubaloia Taldea.
    • 2. Txapeldunorde: Zarauzko Aiala.
    • 3. Oñatiko Aloña Mendi.
    • 4. Elgoibarko Sanlo Tecnifuelle.
  • Kadeteak:
    • 1. Txapeldun: Zarauzko Aiala.
    • 2. Txapeldunorde: Oñatiko Aloña Mendi.
    • 3. Elgoibarko Sanlo Tecnifuelle.
    • 4. Errotabarri Eskubaloia Taldea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan