Azken egunak euskaltegietan matrikula egiteko eta euskara ikasteko

24.09.14
Euskara

Ermuko bi euskaltegiek hastear dagoen 2014-2015 ikasturterako matrikula zabalik mantentzen dute. Baina adi, azken egunak baitira. Matrikulazio aldia zabalik egongo da irailaren azkenera artean. Argibideak eta izen emateak zentro bakoitzeko idazkaritzan bertan egin daitezke. Udal Euskaltegiak jada kalean du eta banatzen hasi da aurtengo ikasturterako ezaugarrien berri ematen duten orria. Aurtengo kanpainarako leloa “Euskaraz blai” da.

Bi euskaltegi ditugu Ermuan: udalarena Teresa Murgan, eta Kaltxango AEK-rena

Kaltxango AEK-k ere matrikula zabalik du. Kanpainaren lelos ?Euskara praktikoa'' da. Ikastegi biek eskaintza zabala eskaintzen dute. Iragarri dutenez EGA azterketa prestatzeko talde berezia sortzeko eta guraso, merkatari eta etorkinen talde bereziei eguerdiko eskolak emango dituzte. Euskaltegiek orotariko euskara ikastaroak eskaintzen dituzte 16 urteko gorakoentzat eta, eskaintza horren barne euskalduntze eta alfabetatzeko orotariko mailak daudelarik. Ikasleek matrikularen ordainketa bi zatitan egiteko eta bekak eta laguntza eskuratzeko aukera dute.

Jarraian eta lasterbidez herriko bi euskaltegien informazioa uzten dizuegu bakoitzaren informazio gunera lotura eginez. Ez izan zalantzarik, egin apustu eotrkizunaren alde!

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko