Ingeleseko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabalik

24.09.14
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak urriaren lehenengo astetik ostiralero 18:30etik 20:00etara bilduko den ingeleseko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabaldu du.

Ekimen hau Deustuko Unibertsitatearen laguntzaz burutuko da, eta helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea. Edozein pertsonak, nahiz eta hizkuntzaren goi mailarik ez eduki izena eman dezake ekintzan parte hartzeko. Hori bai, nahitaezkoa da elkarrizketa bat jarraitzeko gaitasuna azaltzea.

Saioak hizkuntza ongi menperatzen duen jatorrizko monitore batek dinamizatuko ditu, zeinek mintzapraktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituen. Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.

Izen-emate epea urriaren 1ean, astelehena, itxiko da. Toki baino eskari gehiago jasotzekotan zozketa egingo da. Herriko biztanleek lehentasuna izango dute, eta parte hartu ahal izateko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea ezinbestekoa da. Behin-betiko zerrendak urriaren 2an, goizez, argituko dugu webgune korporatiboan.

Bilerak urriaren 3an hasiko dira. Ekimena doakoa da. Inskripzioa Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net egin daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.