Negozio ideiak dituzten herriko gazteek 20.000 euro edukiko diru-laguntzatan
Ermuko Udalak, Langai Enplegu Euskal Zerbitzuarekin lankidetzan eta Toki-garapeneko alorraren bidez 10 negozio-ideiei 2.000 euroko diru-laguntzak emango dizkie. Diru-laguntza lerroa gazteentzat pentsatua dago eta batez ere hogeita bost urtetik beherakoentzat.
Toki-garapeneko alorrak udalerriko gazteek dituzten negozio ideiak garatzeko laguntza ekonomikoa eta teknikoa eduki dezatela nahi du. Udal honek dituen lehentasunen artean gazteei lan-mundura sartzen laguntzearena dago, gaur egungo ekonomiaren egoerak larriak gogor eragin baitie horiei.
Negozio-ideia garatzeko heziketa berezia jasoko dute enpresa kudeaketari, teknologia berriei eta ekintzailetzari dagokionean, besteak beste. Bide hori egiteko laguntzak hiru hilabetez luzatuko da eta datorren azaroan hasiko. Gure Udalak gazteen esku eta zerbitzura jarriko ditu Toki-garapeneko alorrean dituen langile eta teknikariak eta baita ideiak garatzeko behar dituzten toki fisikoak edo gelak ere.
Ekimenak ekintzaileen izpiritua sustatu nahi du gure herrian nahi eskualdean, gazteei negozio ideiak abian jartzen lagunduz, ideiaren hasieran eta hori ontzen eta garatzen duten bitartean. Lanbidek erakunde homologatu eta baimendutzat hartu du Ermuko Udala eta horregatik diru-laguntza deialdi bi luzatuko ditu, beharrezkoak diren laguntzak eta heziketak eskainiaz:
- Negozio ideia aztertu eta prestatu nahi duten 25 urtetik beherako gazteentzat.
- Negozio ideia nahikoa definitua eduki eta hori abian jarri nahi duten 25 urtetik beherako gazteentzat.
Bi deialdiek Europako Fondo Sozialaren finantzazioa dute eta Toki-garapeneko udal alorrean eta horren bidez izapidetu ahal izango dira.
Deialdietan proiektu onuradunak hautatzeko baremazio prozedurari jarraituko zaio, aurkeztutako ideiak programak eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Laguntzak dirua agortu bitartean emango dira.
Deialdiotan interesa duten gazteek Toki-garapeneko alorrarekin harremanetan jar daitezke, nizaguirre@udalermua.net postontzira idatziz edo bertako 943179151 telefono zenbakira eta 1337 luzapenera deituz
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena