Frida Kahloren obrak ikusgai Emakumearen Topalekuan
Emakumeen Topalekuan Frida Kahloren (1907-1954) obrako lan ospetsuenekin erakusketa jarri da. Hori datorren martitzenera –irailaren 30era- bitartean bisitatzeko aukera izanen dugu, zerbitzua zabalik dagoen orduetan. Hau da lanegun guztietan, goizez 9:30etatik ordu 1 eta erdietara eta arratsaldez lau eta erdietatik zortzietara, ostiral arratsean izan ezik. Materialak ate erakusketa Basauriko Marienea zerbitzuak utzitakoak dira. Sarrera doan da.
Frida Kahlo artista mexikarrak, XX. mendeko pintore famatuenetariko bat da. Beste edozein artista baten ez bezala, bere bizitza profesionalak eta bere bizitza pertsonalak bete-betean bat egiten zuten.
Erakusketan lamina sorta bat dago eta horrekin bat liburuxka non autoreak pintatutako margo bakoitzaren esanahi, testuinguru eta istorioa jasotzen den.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan