Merino Memoriala lasterketa estreinakoz larunbat arratsaldean korrituko da
‘Jose Merino’ren oroimenez urtero antolatzen den hiri lasterketak hogeita zazpigarren edizioa beteko du eta aurtengoan larunbat arratsaldean korrituko da, korrikalarien partaidetza areagotzeko sedes. honetan. Karrera bihar korrituko da arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera. Antolatzaileek kaleratu dute jada aurtengo programa ofiziala. Irteera eta helmuga Zubiaurre kalean izanen dira azken urteetan bezalaxe, trafikoaren erregulazioari laguntzeko eta ikuslegoaren kopurua handitzeko asmoz.
Karrerak luzera desberdina izango du, korrikalarien kategoria bakoitzari egokitutakoa. Ibilaldi motzena aurre-benjaminak egingo dute, 260 m egin beharko dituztelarik. Ibilbide luzeena nagusiena izango da, senior eta beteranoen taldeetan parte hartzen duten korrikalariek 10000 metro bete beharko dituztelarik. Lehenengo irteera goizeko hamarretan emango da, lasterketa nagusia ordu eta erdi beranduago abiaraziko delarik.
Sariei dagokionez, azpimarratu behar da kategoria guztietako lehen hiru sailkatutakoek sariak eta elastikoak jasoko dituztela. Antolatzaileek, guztira 1200 euro banatuko dituzte eskudirutan. Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoek 6 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen-emateak egiteko ondoko bideak erabili daitezke: zentroaren egoitzara joan; 943 17 27 15 telefonora deitu; edo atletismocastillaleonermua@hotmail.com helbide elektronikora idatzi edo lasterketa bakoitza hasi baino hogeita hamar minutu lehenago mahaira bertara joan. Antolatzaileek ez dute erantzukizunik gain hartuko lasterketa bakoitzaren aurretik, momentuan edo ondoren gerta daitezkeen istripuekiko. Korrikalariek udal kiroldegian dutxatu ahal izango dira.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke