Zorionak Leo eta muxu handi bat!
Leopolda Conde de Cabo herritarrak ehun urte betetzear dago. Marcelino Garcia zenaren alargunak ehungarren urtea beteko du igandean. Ez da marka makala, gehienok ez baika iristen ez, seguruenik, iritsiko. Amama dotore dago oso dago, fisiko itxura ona eta guapia egoteaz gain, osasuna lagun eta buru azkarra mantentzen du. Gaur goizean Foru Aldundiko ordezkaria, udaletxeko alkateordeak, eta Abeletxe Eguneko Zentroa eta Egoitza kudeatzen duen Vitalitas enpresako ordezkari eta lagunek Abeletxeko Egoitzara arte joan zaizkio urtebetetzea ordu batzuk aurretik zoriondu eta besarkada bat emateko. Ezagun eta auzokideek ‘Leo’ bezala ezagutzen dute eta etxekoentzat ‘Polda’ izan da beti. Bertaratu diren guztiek zertxobait eraman diote opari: loreak, detaileren bat edo beste.
Foru Aldundiaren ordezkariak, Estela A. Sánchezek lora sorta eta koadroa ekarri eta eman dio “bizkaitar guztien partez eta izenean”. Gizarte Ongizate alorreko titular eta J.L.Araujo alkateordeek ere lorak eraman dizkiote. Eguneko Zentroko langileek lurrindegi produktuen kaxatxoa oparitu diote. Zentroko kide eta lagunek ‘Zorionak zuri’ abestia kantatu diote, hunkitu egin den Leopoldari. Familia oso handia duenez etxeko senide asko izan dira Eguneko Zentroan; besteak beste seme-alabak, horiek ezkontideak, ilobak, biloak eta birbilobak, besteak beste.
Leopolda Salamancan etorri zen mundura 1914. urtean. Familia handi batean, zazpi anai-arreba baitziren, bera bigarrena izanik. Marcelino Garciarekin ezkondu eta jatorrizko probintzian geratu ziren bizitzen hasiera. Bertan biziz eta lan eginez senargaiek, seme-alaba gehienak ekarri zituzten mundura. Bikotea hirurogeigarren hamarkadaren erdian iritsi zen Ermura, industrializazioaren garaian. Leopoldak hurbil ditu bere zazpi seme-alabak: Félix, Francisca, Maxi, José, Natividad, Agapito eta Elisa; 18 biloba eta beste 15 birbilobaz –hamaseigarrena bidean dugularik- gehienak gure herrian bizi direnak. Urtebetetze berezi honetan etxekoak hurbil izan eta sentidu ditu Leok. Gaurkoa lan eta eskola eskola eguna denez gero, familia osoa laster bilduko da mahai baten inguruan amama omendu, bapo jan eta beragatik topa egiteko. Bihotzez, ermuarron izenean oro har eta, bereziki, etxekoen eta ezagutzen zaituzten guztien partez: Zorionak!
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan