Innpulso Sareko alkate eta Toki-ekintzaileen arteko I. Bileran parte hartuko du Ermuak

30.09.14
Ekonomi Sustapena

Ermuak parte hartuko du bihar –urriaren 1ean- ‘Innpulso Sareko alkateen eta Toki-ekintzaileen arteko I. bileran’. Bilera Madrilgo Udalak eta Zientzia eta Berrikuntza Hirien INNPULSO sareak antolatu dute eta bertara sareko kide diren hiri edo herrietako alkateak eta bakoitzaren herriko Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) edo Mikroertain berritzaileenarekin batera.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak 2011n sorturikoa da Innpulso Sarea, zeinak Zientzia eta Berrikuntzaren hiriak biltzen dituen. Horren barne daude Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria izeneko sari edo ezaugarria jaso izan duten hiri eta udalerriak, gurea tartean izanik. Aipamen hori 2010az geroztik Ministerioak ematen du (CIN/2502/2010 Agindua, irailaren 17koa) eta horren helburu nagusia berrikuntza sustatzea da, bai toki adminitrazioan baita bere inguruko enpresa eta herritarren artean. Sarera sartzeko azken deialdia oraindik zabalik mantentzen da (ikus 2014/06/27ko BOEa).

Aurreko hilabeteetan egindako lan eta hautaketari esker, sareko kide den herri bakoitzak duen ETE berritzaileena aukeratu eta aurkeztuko du bilera horretan herriko alkateak. Sareak udalerrietako ETE berritzaileenak sustatu eta ezagutzera emateko duen estrategiaren baitan dago bilera, horrela eginik agirian karri eta merkaturatzen lagundu ditzakegulako.

Aukeratutako enpresek gazteak edo nahiko eratu berriak izan eta berrikuntza osagai eta ezaugarri nagusietakoa izan behar dute, hazteko plan itxaropentsuaz edukitzearekin batera. Gainera, gomendagarri da garatzen dituzten konponbide berritzaileak lerrokaturik eta bat egon daitezela Gizarteak dituen Erronkekin eta Zientzia eta Berrikuntza alorretan Espainia nahiz Europako 2020 estrategietan jasota daudenekin. Gure herriak ‘Galea Electric’ izeneko enpresa aurkeztuko du, zeina Izarra Centren duen bere egoitza eta Innpulso Sareak erronka teknologikoen lehiaketara bere burua aurkeztu duen hautagaiak.

Galea Eklectric ‘smart cityak’ deritzatenetan zerbitzu aurreratuak modu argian kudeatzeko proiektua aurkeztuko du, argiteriarako dugun azpiegituraz baliatuz eta PLC komunikazio-sistema aplikatuz. Zerbitzu horien barne daude adibidez eta, besteak beste, kablea lapurreta kasuetan abisua emateko sistema, argiteri eta sistemak urrutitik piztu eta itzaltzeko aukera, sarea errebisatu eta mantentzea, arazo teknikoak egonik abisua edo alerta emateko sistema, airearen kalitatea, trafikoa, zarata eta beste hainbat aldagai neurtzeko sentsoreen sarea, eta abar luze bat.

Bileran estatu guztiko 40 ekintzaile baino gehiago bilduko dira, tokian—tokiko dugun talentu ekintzailea agerian jarri eta beste udalerrien, enpresarien nahiz inbertitzaileen aurrean ezagutzera emateko erakusleiho ezin hobean bihurtuz.

Sarean barne eta hirugarren multzoan gauden udaletxeek V. networking topaketa egingo gaur arratsean

Biharko bileraren aurrekari gisa sarean barne eta hirugarren multzoan gauden udaletxeek V. networking topaketa egingo dugu gaur arratsean Madrilen, Egungo Sormen Zentroan, Hiltegia deritzan eraikinean. Ermua parte hartuko du Abanto-Zierbena, Avilés, Cerdanola del Vallés, Dos Hermanas, Etxebarri, Gijón, La Solana, Rivas, Terrasa, Valladolid eta Vilanova del Camí Vilareal udaletxeetako ordezkariekin.

Udal egitura eta prozesuak eredu berritzaile eta eraginkorrera egokitzeko sistema edo eredu amankomuna eduki asmoz gauzatu den proiektua behin-betikoz adostu eta ontzat ematea da Jardunaldiaren helburua, horrek enpresa nahiz herritarrekiko berrikuntza ahalbidetuko duenaren esperoaz. Egindako lanaren xede tokiko sistema modelizazio edo eredu egokia lortzea da, dauden baliozko adibideak egonkortu, hazi eta etengabe ikasten jarrai dezaten beren esperientzia egokian gainerakoekin konpartituaz. Aldiz, eredu berritzaileek ez dituztenek proiektutik edan ditzaten, ezagutza lortzea ahalbidetuko dien tresna eta metodologiak jasoaz, beraien bidean aurrera egiterik izan dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena