Ermuan etxeek izandako bilakaera ezagutzeko bisita gidatuak

30.09.14
Udal Liburutegia

Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarrok parte hartzeko irekita ditugun egunak dira. Urtero antolatzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, 1991z geroztik, Europako Kontseiluaren ekimenez Europar Batasunarekin elkarlanean. Aurtengo jardunaldietako ardatz nagusia “etxea” da.

Ermuko Udalak eta bere Liburutegiak lehenengo aldiz hartuko dute parte ekimen honetan herriko ondarearen alderdi bat ezagutarazteko: etxearen bilakaera gure herrian XVI. mendetik XIX. mendera.

Horretarako, Liburutegitik herria zeharkatuko duten bisita gidatuak antolatu ditu, kontserbatzen diren garai ezberdinetako etxeak “in situ” begiztatzeko, ezagutzeko, bere testuinguruan kokatzeko eta gure herriko ondare kultural moduan dagokien garrantzia eman ahal izateko.

Ibilbidean Bizkaiko bi bitxi arkitektoniko aipatuko dira, Lobiano Jauregia – italiar errenazentista estilokoa – eta Baldespina Markesaren Jauregia – etxe barrokoa -, hain ezagunak ez diren beste eraikin batzuk: Torreta, Zarra etxea, Eizaga-Etxeberria edo alde zaharreko etxeak: Izelaietakoak, Erdiko kalekoak, Orbe Kardinalaren plazakoak, Santio Plaza eta Baldespina Markesaren kalea. Ekintza herrigunetik oso urrun dauden hiru baserritako – Espilla, Elorreta Behekoa eta Elorreta Behekoa - argazkien proiekzio labur batekin amaitutzat emango da.

Bisiten gidaria Maddalen Zabaleta Historian Lizentziatua izango da, nork UPV/EHUk antolatutako Lehen Aukera beka programan hartu du parte Udal Liburutegiko Bertako Bilduman laguntzaile gisa.

Egunak eta Orduak

Bisitak urrian izango dira, doakoak eta parte hartu ahal izateko Liburutegian eman behar da izena edo 943179212 telefonora deitu. 10 pertsonako taldeak egingo dira eta bisiten gutxi gora beherako iraupena ordu bat eta laurdenekoa izango da.

Larunbatero izango dira, hau da, urriaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 16:30ean. Bisita batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz izango dira. Kontsultatu xehetasunak izena eman aurretik.

Bisitak egingo diren egunen zerrenda
Urriko larunbata Orduak Hizkuntza
4 12:00etan Euskaraz
16:30etan Gaztelaniaz
11 12:00etan Gaztelaniaz
16:30etan Euskaraz
18 12:00etan Euskaraz
16:30etan Gaztelaniaz
25 12:00etan Gaztelaniaz
16:30etan Euskaraz

Ondarearen Europako Jardunaldiak egitarau egonkorraren barruan sartzen dira, "klasiko" bat dira Bizkaiko urriko kultura-jardueretan. Ondarearen Europako Jardunaldiak oso erakargarriak dira parte hartzen duten udalerrientzat. Tokiko ondarearen berri zabaltzeko ez ezik, bestelako jarduera edo egitaraurik sustatzen dituzten estrategiak garatzeko plataforma garrantzitsua dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.