'Hitz egidazu’ programan parte hartuko duten hiztun boluntarioek lortzeko kanpaina berria

01.10.14
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Immigrazio udal Zerbitzuak ‘Hitz egidazu’ programan parte hartuko duten hiztun boluntarioek lortzeko kanpaina berriari ekin dio. Programak boluntariotza linguistikoa bultzatu nahi du atzerritarrekin mintzapraktika lantzeko. Horretarako, ahozko gaztelania zein euskara hobetu nahi duten atzerritarrei laguntzeko gertu dauden hemengo bertako lagun bana solaserako harremanetan jartzean datza ekimena, horien debora zatitxoa eskaini diezaieten ofizialak ditugun bi hizkuntzetan berba-jarioa hobetu dezaten. Ekimenaren helburua gaztelaniaz nahiz euskaraz ozta-ozta berbetan aritzen diren etorkinei (oinarrizko ezagutza dutenei) aukera eman nahi zaie, giro natural eta lasaian berriketan gaztelaniadun hiztunarekin aritu eta praktikatzeko. Boluntarioek eta praktikatu nahi dutenek astean ordu betez elkartu eta barriketan arituko dira, gutxienez hamar saio edo asteetan. Ekimen honetan laguntzaile izango dira Gurutze Gorria, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila eta Ermuko Guztiontzat elkartea.

Hori horrela, boluntariotza linguistikoa bultzatzen da. Ahozko gaztelania edo euskara hobetu nahi duten atzerritarrei laguntzeko gertu dauden hemengo bertako lagun bana bilatzean datza asmoa, euren astiaren zatitxoa eskaini diezaieten berba-jarioa hobetu dezaten.

Konpromisoa eta iraupena

Gutxieneko konpromisoa 10 ordukoa da: astean behin ordubete, hamar astez. Programan izena eman ostean hizkuntza-bikoteak eratuko dira partaideen ordutegi eta zaletasunei erreparatuta. Parte-hartzaileak boluntarioak izango dira eta ez dute ordainetan ezer jasoko.

Nor izan daiteke boluntario?

Gaztelaniaz edo euskaraz hitz egiten duten adin nagusiko guztiak izan daitezke boluntarioak. Programaren helburua etorkinek mintzapraktika egin dezatela da, giro lasaian eta eguneroko gaiez berbetan. Hargatik, ez da inolako titulurik eskatzen, egokitutako pertsonarekin mintzatzen ordubete ematea astean behin, besterik ez.

Nor izan daiteke hizlari?

Alfabetatze-prozesu batean dabiltzan nagusiak (ahal izanez gero, Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastetxeetan, H.H.I), eta berba pixka bat egiteko gai direnak, baina oraindik berba-jarioa hobetzeko premia dutenak, hitz egiteari ekiteko lotsa galdu nahi dutenak, gaztelania edo euskara eguneroko bizimoduan, lantokian eta lagunartean bete-betean txertatzeko.

Non izena eman azkartasunez?

Guztiontzat elkarteak udal Liburutegiko sarreran izen-emateak jasotzeko eta zalantzak argitzeko mahia jarriko du gaur urriaren 1ean ondorengo ordutegian:

  • Goizez 10etatik eguerdiko 12etara
  • Arratsaldez 16:30etatik 19:30etara

San Inazioko lokalera ere joaterik badago, bertan atentzioa eskainiko baita.

  • Astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Ostegunetan,10:00etatik eguerdiko 12:00etara.

Boluntariotza linguistikoari buruzko informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko, udal Immigrazio zerbitzura jo dezakezu. Helbidea Erdikokale, 21. Harremanetarako telefonoak: 943 17 91 61 eta 943 17 91 62.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan