Dozenaka lagun eta baietz inoiz baino gehiago!

02.10.14
Euskara

Urtez urte, euskaraz aritzeko asmoz, Berbalagun inguruan astean behin ermuar ugari batzen gara. Gure herrian egitasmo hori martxan jarri zenetik dagoeneko hamabi urte betetzen dira eta urtetik urtera egitasmoa sendotu eta errotzen ari dela gaineratu dezakegu, iaz parte hartu zuten 107 lagunek horren erakusle izanik. Lagun hauek talde txikitan banaturik, astean behin batzen dira eta euskaraz egitea dute xede, badira euskara ikasi dutenak edota herdoilduta dutenak eta badira horiei laguntzeko erosotasunez aritzen direnak, horrela bada, denak baturik, elkarren laguntzaz euren euskara hobetu eta praktikan jartzeko aukera dute.

Ondorio gisa, iaz aritutako taldeak 11 dira. Gainera, aurten iaz zabaldutako bideari berrekin nahi diogu egitasmo hau antolatzen dugun entitate eta elkarteek: Ermuko Udalak, Euskal Birusak, Udal Euskaltegiak eta Kaltxango AEK-k. Iaz, ohiko taldeez gain, ikastetxeen laguntzaz gurasoez osatutako hiru talde osatu ziren Sallabenten, Ikastolan eta Ongarai Eskolan eta baita beste talde berezi bat merkatariez osatutakoa egon zen. Beraz, badago zer aukeratu, egun-orduetan malgutasun handia baitaukagu.

Datorren astelehenean matrikula zabalduko dugu eta Euskara Sailetik herritar guztiak animatzen ditugu egitasmo honetan parte hartzera eta ekarpena egitera.

Ohar informatiboa

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin