EEEk energia aurrezten duten leiho eta etxetresna elektrikoak aldatzeko laguntzak emango ditu

03.10.14
Erakundea

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) laguntzak emango ditu energia aurrezten duten leiho eta etxetresna elektrikoak aldatzeko. Diru-laguntzak indarrean daude eta atzotik bertatik eska daitezke eta xehetasun guztiak deialdian jasotzen dira, horren berri ematen delarik EHAOaren 186. zenbakian, urriaren 1eko alean. Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik izan azaroaren 30era bitartean, deialdiak eskaintzen dituen 2,9 milioi euroak lehenago agortzen ez badira. EEEk berogailutan aurreztea ahalbidetzen dituzten leihoak jartzeagatik etxebizitza bakoitzeko 1000 diru-laguntzak emango digu herritarroi.

Leiho berrien deialdiak EAEn dagoen ohiko etxebizitzetan jarri beharko dira eta horiek isolamendu hobea dutela bermatu beharko dute. Leiho berriek ezaugarri zehatz batzuk izan beharko dituzte, besteak beste: CE adierazlea eduki, isolamendu bikoitza eta gutxienez 14 milimetroko tartea aire-ganbaran. Leihoak etxebizitzaren kanpo alderako beharko dute izan. EEEk gehienez ere etxebizitza eta onuradun bakoitzak egindako inbertsioaren %22a emango du, 1.000 euroko kopurura artean.

Deialdiak 2014ko urtarrilaren 1etik programa amaierara bitartean gauzatutako obrak hartuko ditu. Edizio honetan 2.000 etxebizitzatan leihoak aldatuko direla aurreikusita dago.

Etxeko elektratresnei dagokionez, 12.000 aparailu aldatuko direla aurreikusi da

Etxeko elektratresnen atalean planak energetikoki eraginkorragoak diren lerro zuriko aparailuak ordeztea diruz-lagunduko du: hozkailuak, izoztaileak, arropa-garbigailuak, ontzi-garbigailuak eta abar, baldin eta A plus bikoitza edo hirukoitza ikurrekoak. Kasu honetan laguntza saltoki eta dendei emango zaie, etxe tresna elektrikoa saltzen duten unean bertan.

Denda tresna zaharra jasotzeaz arduratuko da, gerora hori birziklatzeko kudeatzaile baimenduaren eskuetan jartzeko. Bi laguntza izango dira, A plus hirukoitzeko aparailuak erosteko 125 euro eta A plus bikoitzekoak aldatzeko 105 euro, hurrenez hurren. EEEk kanpaina honetan 12.000 bat mila etxe elektra tresna aldatuko direla aurreikusi du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da