Artarrairen XI. Mendiko Kultur eta Kirol jardueren egitaraua aurrera

06.10.14
Kirolak

Mendiko Kultur eta Kirol jardueren hamaikagarren edizioa ospatzen ari da egunotan Artarrai Mendi Taldea. Jarduerei aurreko asteburuan eman zaie hasiera EH Erdigune eta Zentro Geografikora egin zen txangoarekin. Amaiera urriko azken aurreko larunbatean egingo da, Mugarriz Mugarri irteera herrikoia gauzatuz. Ordura artean, izango dugu gure herrian zer ikusi eta zer entzun, hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak, haurrentzako jarduerak, eta mendi irteera hainbat gauzatuko baitira. Jardunaldiek mendizaletasuna hedatu eta ezagutaraztea dute helburu.

Gaurko egunean, urriaren 6ko astelehenean entrenamendu, elikadura eta prestakuntza fisikoari buruz hitz egingo digu, Roberto Altuna mediku ermuarrak. Hitzaldia Lobiano kulturgunean egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Asteazkenean lekukoa Ramón Piñeiro ermuarrak hartuko du, ‘Peru Expedition 2014’tituluko ikus-entzunezkoa aurkeztu eta bere esperientzia kontatuko baitigu, urriaren 8ko hitzaldian. Hau Lobianon egingo, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Datorren asteko asteburuan, larunbat jai eguna barne egonik, Europako Pokoetra joatea aurreikusita dute. Txangoaren jomuga Collado Jermoso izango da. Azkenik, datorren asteko astelehenean, Alex Txikon mendizaleak ‘Kanchenjunga’ izeneko ikus-entzunekoa aurkeztuko digu. Bost eta erdietan euskaraz eta zazpietan gazteleraz.

Jardunaldien barna dago baita ere, aurtengo Mugarriz Mugarri ekimena, zeina urriaren 18ko larunbatean gauzatuko den, jai eta aisialdi giroan ohikoa denez gero. Jarduera honek amaiera emango dio aurtengo 2014ko edizioari.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da