Aitor Hernandezek garaipen batez eman dio hasiera ziklokros denboraldiari
Aitor Hernandez txirrindulariak garaipenaz eman zion hasiera atzokoan ziklokros denboraldiari, Oviedon, Parque de Invierno delakoan, jokatutako Espainiako Ziklokros Koparen lasterketan. Spezialized-Ermua Innpulso taldekoak garaipena lortu zuen bigarren urtez jarraian, iaz ere karrera hori irabazi baitzuen.
Irteeratik bertatik erasoa jo eta erritmo oso azkarra ezarri du Asier Arregi gipuzkoarrak, lehen metroetatik bertatik txirrindulari gogorrenen arteko aukeraketa naturala eginez. Bigarren bueltan ermuarra buruan jarri eta atzera begiratu gabe aurrera jarraitu du Arregiren erritmo indartsuari eutsiz eta hori mantenduz. Azkenean, helmugan izan da nahiko eroso, gainerako korrikalariak mendean hartuta.
Podiumera igo aurreko unean ondoko hitzak adierazi zituen Aitorrek, bere komunikazio lankideak zabaldu duenez: “Ez dut ezustekorik izan nahi eta buruan korritzeko ahalegina egin dut. Asierren irteera gogorrak aukeraketa egin du eta nik erritmo bizi horri eutsi diot atzera begiratu gabe. Gaurkoaz ezin daiteke ondoriorik atera lehena delako, baian bere garrantzia du lidergoa eman didalako. Lasterketaz lasterketa joan behar dut, oraindik lortu ez baitut %100era iristea. Egindako ahaleginaz errekuperatu eta datorren asteburukoa prestatu behar dut datozen egunetan”.
Lotutako albisteak

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan