Ermuan CTT ereduaren inguruko mintegia eta nazioarteko ziurtagiriak emateko elkarlanean jardungo dute Equilia enpresak eta udalak
Creating eta Equilia enpresek Values Barrett Centre institutu Ipar amerikarrak hedatutako “Cultural Transformation Tools” (CTT akronimoaz ezaguna) balioetan oinarrituriko kudeaketa eredua aztertuko dute mintegi batean, bigarren urtez jarraian. Ekimenak gure udalaren laguntza eta babesa du, antolatzaileekin bat elkarlanean jardun duelako. Horren emaitza urriaren 23an emango den mintegia da non lan egun gogor baten azterketa osoa emango den ikuspuntu orokor batetik: eguneko prozesua, tresnak, lana eta balioetan oinarriturik enpresak edo erakundeak kudeatzeko eredura jauzia egiteko lidergoa. Urriaren 23ko mintegi hori Izarra Centre eraikinean gauzatuko da.
Mintegiaren ondoren eta, nahi dutenek, “Cultural Transformation Tools”(CTT) ereduaren erabilera eta tresnak kudeatzeko Trebakuntza eta Zertifikazio programa egin ahal izango dute, urriaren 27 eta 30ean, Izarra Centren bertan. Trebakuntza programa hori Creating etxeko enpresari eta entrenatzaile venezuelarrak emango du. Adolfo CTT tresnak erakutsi eta zabaltzeko baimena du, EEBBtako Barrett Values Centrek emanikoa, Richard Barret irakasle iparamerikarraren eredua sortu eta lantzen lankide eta laguntzaile izan dena. Jarrinek “De la revolución industrial a la evolución empresarial. Más allá de la Ética y la Responsabilidad Social Corporativa: un tema de conciencia”, tituluko liburua idatzi eta argitaratu du. Enpresariak ospe handia lortu du Amerikako Hego eta Erdi aldean.
Gure udala lanean ari da balioetan oinarrituriko kudeaketa sistemara jauzia eman eta bere senean txertatzeko eta eredua inguruko enpresetan ezagutu eta zabaltzeko ere konprometituta dago. Enpresa eredu hori pertsonak ditu helburu eta alor horretan erreferente izan duenez, Mintegi eta Heziketa eta Ziurtatze egitarauari laguntzen dio. Aldaketa garaian baino garaiaren aldaketa bizi dugu gaur egun eta horrek erantzun zintzo eta benetakoa eskatzen du, produzitzeko eta erlazionatzeko ereduen aldekoa, horietan gizartea, ekologia eta goi mailako beste balioak kontutan harturik, jasangarritasunarekiko integralak eta koherenteak direnak bai gaur bai etorkizunari begira, bizitzaren alor guztietarako baliagarri.
Elkarlan horren fruitu Udalak Erkidegoan estrategikoki kokatu dagoen –hiru hiriburuetatik hurbil eta distantzia paretsuan- Izarra Centre eraikina jartzen du, gure inguruko enpresek urri honetako jarduera eta aktibitateetan parte hartzeko aukera eta abantailak izanen dituztelarik. Oraindik, toki libreak geratzen dira bete gabe bai mintegian bai hezi eta ziurtagiria lortzeko batzarretan. Argibide gehiagorako edo inskribatzeko interesa dutenek Tokiko garapen Alorrera zuzendu daitezke edo harremanetan jarri Equilia enpresarekin, arrate@equillia.es e-postara idatzita.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik