Ingeleseko mintzapraktika talde berriak gazteentzat

09.10.14
Udal Liburutegia

Ermuko udal Liburutegiak Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako ingeleseko mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabaldu du. Talde bakoitza osatzeko gutxieneko kopurua 10 pertsonakoa izango da eta gehienekoa 20koa.

Ekimen hau UPV/EHUren laguntzaz burutuko da, eta helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea. Ekimena UPV/EHUko laguntzarekin jarriko da martxan, Saioak ingelesa menperatzen duen unibertsitateko ikasle batek dinamizatuko ditu, zeinek mintzapraktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituen. Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.

Saioak: eskola-eguna diren ostiralero, urriaren 17tik abenduaren 19 arte, biak barne (10 saio).

  • 1. mintzapraktika taldea 18:00etatik 19:00etara.
  • 2. mintzapraktika taldea 19:00etatik 20:00era.
  • Tokia: Haur Liburutegia.
  • Ekimena doakoa da.

Izen-emate epea: urriaren 15a arte, asteazkena

Liburutegian bertan egin daiteke, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net, Eman beharreko datuak izena, abizenak, adina, umeak ikasten duen ikastetxea eta ama edo aitaren helbide elektronikoa. Eskaera baino plaza gehiago jasotzekotan plazak zozketa bidez esleituko dira.

Onartuen zerrendak: urriaren 16an, osteguna, Liburutegiko webgunean, eskoletako iragarki-tauletan eta Liburutegian).

Herriko biztanleek lehentasuna izango dute, eta parte hartu aha

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat