2014ko posta lehiaketako irabazleak ebatzi eta sariak banatu dira

09.10.14
Euskara

2014ko posta lehiaketako irabazleak ebatzi dira eta irabazleek ondo baino hobeto eskuratu dute merezitako saria, nagusien kategorian deskripzio bikainak erabiltzaileaz gain, irabazleak hainbat errekurtso literarioz baliatu baitira eta hori izan da Mikel Berbois, Amaia Arriaga eta Ane Enzuza epaimahaikideek baloratu dutena.

Lehendabiziko saria Vanessa Rodríguez eta Mikel Arrilagak eskuratu dute Estoniatik bidalitako postalari esker, bertan koloreak erabiliz bizitakoaren deskripzio bikainak egin ditu, ikusitakoak kontatuz. Bigarren saria, berriz, Koldo Aranberriak eskuratu du, Holandan bizitakoa eta sentitutakoa kontatuz. Azkenik, Argentinatik etorritako postalari egokitu zaio hirugarren saria, sariduna izan den Asier Luzarraga izan da, oso estilo hurbil eta naturalean hango lurretan egindakoa atseginez azaldu digu.

Helduen kategoriaz gain, txikienek ere aukera izan dute bizitakoa kontatzeko eta besteen artean hiru lan aukeratu dira. Lehen saria June Araberriak jaso du Beneluxetik bidalitako postalari esker, bigarrena Oihana Asumendik eskuratu du Sardegnatik idatzitakoari esker, eta hirugarrena, berriz, Udane eta Telmo Fernandezek Errioxatik.

Sariok atzo -urriaren 8an- banatu ziren haur liburutegian eta bertaratutakoek postal guztiak irakurtzeko eta ikusteko aukera izan zuten.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da