UKEk eskainitako 125 ikastaroren baten izena eman dute 1300tik gorako herritarrek
Ermuko UKEk eskaintza oso zabala du, udazken eta negu denboraldirako kirol 125 ikastaro prestatu eta antolatu baititu. Horietan mila eta hiru ehun lagunek (1300) baino gehiagok eman dute izena, aurreko denboraldi berean baino %18 gehiago, beraz harrera ona kirol zaleen artean.
Egun arte urteroko kanpaina hau osatzen duten kirol ikastaroetan egindako izen-emateek herritarren artean duten harrera bikaina erakusten dute, joan den urteko urriarekin konparatuz gero, 200 ikastarogile gehiagok izena eman dute-eta ikastaroetariko batean. Izen-emateen igoerari, eskaintzaren handitzea gehitzen zaio, dibertsifikatu eta berritu egiten dena urtetik urtera (jarduera berriak, metodologiaren aldaketak…).
Azken urteetan izandako tendentzia konfirmatuz, Gimnasia Abdominal Hipopresiboa, Body Power eta Barne Zikloa dira erabiltzaile helduen artean hazkunde handiena erregistratzen dituzten jarduerak. Gimnasia Abdominal Hipopresiboaren kasuan azpimarratu behar da azken urtean izandako gorakada, joan den urteko urrian ikastaro bakarra eskaintzetik, egungo 9 ikastaroetara pasa delarik.
Berritasun nagusi moduan 12 urtetatik aurrera eskaintzen diren kirol jardueretan hauexek liratezke aipagarrienak: Irristaketa hastapen maila, GAPC, Cross Train eta Aquatonic, aurretik aipatu Gimnasia Abdominal Hipopresiboaz gain.
Jarduera hauek guztiak ezagutzeko aukerarik onena Premium Tarifaren bidezkoa da: hileko 41,65 euro ordainduta 14 jarduera 104 ordutegi ezberdinetan egiteko aukera ematen du (ikus Premium hiruhileko eskaintza hemen).
Haurrei zuzenduriko eskaintzari dagokionez, kirol eskolekin egiten den apustua azpimarratu daiteke: Irristaketa, Multikirola eta Dantza, alegia. Eskola hauek, 2012-2013 denboralditik funtzionatzen diharduen Igeriketako Haur Eskolarekin bat egiten dute, ur-jardueretako irakaskuntza metodologia berriei egokituz,aurreko denboraldian sekulako arrakasta izan zuena.
Ermuko UKEk, eskola hauen garapenean, ikastaroen formatu berritzaile bati ekiten dio, non irakaskuntza ume bakoitzaren ezaugarri eta beharrei egokitzen zaien. Era honetan, haurrek talde homogeneo batean ikasten dute eta areto- zein ur-eremuari bere egokitzapenaren progresioa kontutan hartzen da. Aurten Ermuko igerilekuetan zapaburuak, dortokak, ahateak, itsas-txakurrak, izurdeak eta marrazoak ikusten jarraituko dugu; kirol anitzeko pistan zein Gimnasioan, aldiz, panterak, lehoiak, gepardoak, petuniak eta mitxoletak.
Azkenik, Ermuko UKEk gogorarazi nahi du izena emateko epea kanpainaren zehar irekita mantentzen dela oraindik plaza libreak geratzen diren ikastaroetan. Zentzu honetan, oroitarazi beharra dago Fitness ikastaroan eta Premium tarifan hilabete bakoitzeko 16. egunetik aurrera egiten diren izen-emateek %40eko deskontua dutela. Beteta dauden ikastaroetan, berriz, itxaron zerrendan izena emateko aukera dago, ikasturtean zehar bajak izan ezkero ikastaro horietan parte hartzeko aukera egon liteke-eta.
Interesa duten pertsonek ikastaroei buruzko informazio osoa Ermuko UKEren web atarian kontsulta dezakete, edo jarduerak egiten diren udal kiroldegian.
Hemen sakatu ikastaroen zerrenda guztia ikusteko.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke