Bularreko minbiziari aurre egiteko eguna ospatuko
Urriaren 19ko igandea, bularreko minbiziaren kontrako eguna da. Horregatik, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) Ermuan duen taldeak aste honetako azken lanegunean -urriaren 17ko ostiralean- hainbat jarduera gauzatuko ditu egun osoan zehar. Horien artean, azpimarra behar Orbe Kardinalaren plazan informazio emateko eta eguzkitako arrosa koloreko betaurrekoak saltzeko postua jarriko duela, argazkiak ateratzeko lekua edo photocalla, pertsonez egindako lazo erraldoia eta globoak zeruratzea, eta kolore bereko lazotxoak banatzeko hori baita gaixoekiko elkartasunaren ikur edo adierazlea. Anima zaitez eta parte hartu!
Jardunaldiak helburu bikoitza du. Batetik, bularreko minbiziaren aurka borrokatzeko gizartea mobilizatzea eta gaixotasunaren ikerkuntzan aurre egiteko behar diren sosak biltzea. Eta bestetik, gaixotasunaren inguruan diziplina anitzeko informazio ematea, AECC elkarteak gaixoen eta beren familien esku jartzen dituen zerbitzu eta programak ezagutaraziz.
Egitaraua honakoa da:
Urriaren 17ko ostirala
- 9:00etan: Lazo arrosak banatuko dira herriko ikastetxeetan.
- 10:00etan: Paparrean jartzeko kopin arrosak banatuko zaizkie elkarteari urtean zehar laguntza eskaintzen dioten herriko taberna, denda eta bulegoetan.
- 10etatik a 13:00etara: Gaixotasunaren inguruan, elkarteak gaixoentzat eta horien familientzat dituen egitarau eta zerbitzuak informazioa emateko mahaia jarriko da.
- 5 €uroren truke betaurreko solidarioak salduko dituzte. Bildutakoarekin 2015ean ikerketa proiektua finantzatzera bideratuko da.
- Photocall: Gaixotasunaren borrokan bat egiten dugula adierazteko gure irudia jarri eta argazkia egiteko aukera izango dugu. Nire elkartasunaren adierazlea.
- 18:00etan: Pertsonez osaturiko lazo erraldoia.
- 18:30etan: Gaixotasunak ukitutako pertsona batek adierazpena irakurriko du. Ondoren puxikak zeruratuko dira.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.