Kanghenjungari buruzko hitzaldia emango du Lobianon Alex Txikonek
Mendiko Kultur eta Kirol jardueren hamaikagarren edizioa azken txanpan sartu da. Alex Txikon mendizale bizkaitarrak gaur “Kanchenjunga 8.586 m” titulua duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko du gure herrian, non Indian dagoen mendi horrekiko izan duen harreman eta espedizioak hurbilduko digun. Azken igoera aurten bertan egin izan du. Kangchenjunga munduko hirugarren mendi altuena da, Everest eta K2aren ondoren. Indian dagoen garaiena da eta Nepaleko bigarrena, zeina Taplejung izeneko distritoan dagoen. Txikonek munduan dauden zortzi milatik gorako hamalau mendietatik jada bederatzi igo ditu.
Lemoarrak ikus-entzunezkoa birritan aurkeztuko du, Lobiano Kulturgunean gaurko egunean. Lehena arratsaldeko hiru eta erdietan egingo du, DBHko ikasleentzat, euskara hutsean. Bigarren aurkezpena irekia eta nahi duen entzule eta herritarrarentzat, arratsaldeko zazpietan hasiko da eta gaztelaniaz egingo. Jarduera, Artarrai mendi taldeak antolatu du. Mendi eta kirol asteari larunbatean amaiera emango zaio, urteroko Mugarriz Mugarri ibilbide herrikoiarekin.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da