Lan eremuan aplikagarri diren gaitasun, ahalmen eta jarrerei buruzko bigarren ikastaroa eskainiko
Izarra Fundazioak eremu laboralean eta enplegu bilaketan erabilgarri diren trebetasun, gaitasun eta jokabideei buruzko ikastaroa berrantolatu du, piztutako interes eta eskariari erantzuteko. Jarduera “Jar zaitez abian” programaren baitan txertatzen da, zeina Durangaldea eskualdeko udaletxeek –gurea tartean- eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duten. Prestakuntza honek, norberaren trebetasunak, auto-konfiantza eta garapen sozial eta laboralerako erreminten ezagutza sustatuz, gazteak lan bilaketa aktibo baterako lagundu eta trebatzeko helburua du.
Ohikoak ez bezalako ikastaroa da, ezberdina, hausnarketa oinarri harturik pertsonengan aldaketa nabarmena eragin nahi duena, hori denbora luzerako edo betirako mantenduaz. Ikastaro produktibo eta motibatzailea da, parte-hartzaileekiko enpatia lan eta horien ikuspuntua lantzen duena, praktikotasun izaera beteaz.
Programaren helburuak ondoko hauek dira:
- Bakoitzaren sendotasunak eta ahultasunak zeintzuk diren detektatzeko hausnarketa eta auto-ezagutza sustatzea.
- Bakoitzaren benetako motibazioak detektatzea eta indartzea.
- Lan munduarekin konektatuko gaituzten gako pertsonalak aurkitzea. Zein da nire balio erantsia?
- Egoera zehatz bati aurre egiteko momentu bakoitzean egokiena den modua ezagutzearen garrantziaz jabetzea.
- Ohiko egoerei, bai sozialak bai lan arlokoak, aurre egiteko lagungarriak izango diren komunikazio eta aurre egiteko zenbait abilezia eta estrategia eskuratzea.
- Komunikatzeko, egoteko edo egiteko modu bakarra ez egotearen eta egoeraren arabera bata edo bestea baliozkoa izan daitekeenaren ideiari buruz hausnartzea.
- Ahal den neurrian, Ikastarora azaltzen diren pertsonen harreman sozialak hobetzea eta beraz, lan merkatuan txertatzeko aukerak handitzea.
Langabezian baldin bazaude, zure bizitza enplegura zuzendu nahi baduzu eta zure garapen pertsonal eta sozialerako funtsezko gaitasunak eskuratu nahi badituzu eman ezazu izena proyectos@fundacionizarra.eu posta elektronikoan.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena