Ermua Antzokian ikusgai asteburuan ‘La isla mínima’ eta ‘El corredor del laberinto’
Ostegunean emango dio Ermua Antzokiak zine programazio aste berriari. Zineklubean El secuestro de Michel Houellebecq tituluko fikziozko dokumental eta thrillerra ikusi ahali zango dugu. Houellebecq garaiko idazle handia da, ezbairik gabe. La posibilidad de una isla edo Plataforma eleberriak egungo narratibaren barne goreneko lekua lortu dutela garbi dago, baina autoreak iritzi publikoa bitan banandu du –aldeko eta kontrakoak- zenbait iritzi berezi eta izaera polemikoa duelako. Dokumentalak 2011ko bira promozionalean izandako desagerpena kontatzen du. Orduan bahiketa eta erailketaz hitz egin zen. Honakoa Houellebecq bere burua interpretatzen du eta benetan gertaturikoa kontatzen, dokumental bitxi, dibertigarri eta umore beltz eta azidoaren arteko lanean. Zuzendaria Guillaume Nicloux da eta filmak epaimahaiaren aipamen berezia eta gidoi onenaren saria jaso ditu aurten izandako Tribeca Jaialdian. Jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, arratsaldeko zazpi eta erdietan La isla mínima titulukoa proiektatuz. Goi mailako polizi thrillerra da, Alberto Rodriguezek zuzendu duena. Parte hartzen dute Raúl Arévalo, Javier Gutiérrez, Nerea Barros, Antonio de la Torre eta Jesús Castro aktoreek. Laurogei garren hamarkadan polizia bi bidaltzen dituzte Andaluziako herri urrun batera bi adoleszenteen desagerpena ikertzera. Erkidego itxi batean, asasino gogorrari aurre egin beharko diote. Aurtengo filma indartsuenetakoa da. Argia, liluragarria eta talentuz beterikoa, estetikoki ederra eta ilunabarra, kontatzen duen istorioaren pareko. Filmak harrapatu egiten zaitu eta egun batzuk beranduago oraindik gogoan izaten den horietakoa da. Esan bezala, larunbateko 19:30etan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamena fikzioko lan iparamerikarra da, El corredor del laberinto titulukoa. James Dashner idazlearen best seller arrakastatsuan oinarriturik dago eta thrillerra eta fikzioa uztartzen ditu, egokitzapen irmo eta ikuslea tentsioan mantenduz, istorioaren eboluzioa zein izango den asmatu ezinik. Etorkizunean kokatua dago, apokalipsiaren ondoren, gazte kirolaria nor den ez dakiela esnatzen denenean. Hiri batean dago, kreatura arraroez inguraturik, hiriaren inguruan labirintoa edukiz, ihes egitea edo laguntza lortzea asko korapilatzen duena. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurren emanaldiari dagokionez, igande arratseko 5etan Cómo entrenar a tu dragón 2 3D filma arrakastatsuaren bigarren zatia ikusi ahal izango dugu. Bikingoak eta dragoiek istorioak uztartzen dituen lehen filmak arrakasta lortu bazuen, bigarrena ez zaio atzean geldituko oraindik hobea baita. Ausardiaz, dibertigarritasunaz, emozioz eta zentzuz beterikoa da. Adjektiboak bukatu egiten dira filma aparta hau kalifikatzeko, teknikoki ere harrigarria delarik.
Azkenik, gogoratzen dizuegu, urriko bonoa eskuragai duzuela, 15,6 euroren truke Lobianon nahiz Antzokian bertan, takila zabalik dagoenean.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan