Kudeaketan IKTak txertatzeko inplikazio eta ibilbideagatiko Socinforen saria
Socinfo Fundazioak eta Informazio Gizartearen izeneko aldizkariak emanten duten “2014ko Informazio Gizartearen” saria jaso berri du Ermuko Udalak, KITak eta teknologia berriak udal kudeaketan txertatzeko egin duen ekarpen eta erakutsi duen konpromisoagatik. Saria Carlos Totorika alkateak jaso zuen asteazken arratsaldean José García Méndez zuzendari eta kazetariaren eskutik, Andres Zearreta Eusko Jaurlaritzaren Fundazio Publikoko sailburuordearen aurrean. Sari banaketa ‘Errekuperaziorantz’ tituluko mintegiaren barne egin zen, Euskadiko Industri Ingeniari Elkargoaren egoitzan. Alkatea Idazkaritza eta Modernizazio alkateorde, Jose Luis Clementerekin bat joan zen, eta langileen ordezkari eta izenean kalitate, webgune eta komunikazio saileko hiru kide.
Aipatu sarien helburua herritarren zerbitzuei eta barneko eraginkortasunari begira Euskadiko Administrazio Publiko eta enpresetan gauzatzen diren Komunikazio eta Informazio Teknologiak garatzeko proiektuak ezagutzera ematea da. Ermuak aipamen eta saria jaso ditu epaimahaiaren eta internet erabiltzaileen babesa eta botoak jaso ondoren, bere burua lehiaketara espresuki aurkeztu gabe, ez gauzatu dituen proiektuengatik ez eta atal generikoan ere. Saria metakrilatoko garaikurra, diploma izenduna eta Informazio Gizartearena jartzen duen paparrekoa edo pina. Epaimahai libre batek hala proiektuak nola kandidatura generikoak baloratu izan ditu, besteak beste, ondoko aspektuak kontutan hartuta: eskainitako zerbitzuen zerrenda, erakundearen tamaina, izapide kopurua, informazio kantitatea, erabilera erraztasuna, berrikuntza, enpatia, eta abar…
Carlos Totorika alkateak saria jaso eta hori eskertu zuen. Ondoren ondorengo hitzak esan zituen “aspaldidanik administrazioko baliabide publikoak urriak direla jakitun gara…eta KIT tresnak eskaintzen dizkiguten aukerak baliatu eta topera erabili behar genituela. Eta jakitun gara industrien eta berrikuntzan etengabe jarduten duten langileen artean gaudelako, munduz abalean lehiatzen duten enpresen artean eta, aukera hori pasatzen utziko bagenu gure herritarrei kale egingo genielako. Gure ingurunean ikasten saiatzen gara eta ondoan dugun automozioaren industriaz, jende oso on aizan eta gogotik lan egiten duena, guk ere jarrera bera izaten ahaleginduz. Norbaitek pentsa dezake toki-administrazioan asko zein gutxi egitea berdintsu adela, berdin eskertu eta ordainduko zaituztelako, baina errealitatea ez da hori, errekonozimendua ere ordaintzeko modua baita eta guk pozik gaude zuek aintzat hartu izan gaituzuelako”.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian