Mugarriz mugarri ibilaldiaren VII. edizioa

17.10.14
Kirolak

Artarrai mendi taldeak Ermuko lurralde mugen arteko zazpigarren mendi ibilaldia antolatu du biharko. Irteera hori zabalik dago nahi duen guztiarentzat eta parte hartzaileak Patxi plazan bildu eta abiatuko dira goizeko 8etan. Iragarpenak eguraldia lagun –ateri eta bero- izango dugula adierazi duenez, gozatuko duguna ziur da. Antolatzaileek adierazi dutenez ibilbidea aurten zertxobait moztuko da, saihesbidea egiteko obra lekutik ez baita pasako. Txango honetarako ez da ezer ordaindu behar, doan baita. Antolatzaileek parte hartzaileei Errekalden hamaiketakoa eskainiko diete. Iaz berrehun lagunek parte hartu zuen ibilbidean. Ea aurtengoan zenbat pertsona animatzen diren.

Txangoa orain sei urte antolatu zen estreinakoz eta ‘Mugarriz Mugarri’ izenaz da ezaguna, lurrak edo mugak markatzeko erabiltzen diren harriei ematen zaien izena bera erabiliz. Tamainari erreparatuz gero, Ermua nahiko txikia da 6,49 Km2 besterik ez baititu. Inguratzen gaituzten guztiek tamainaz are handiagoak dira.

Hori horrela, txikitxoa izatean aukera ematen du ibilbide osoa egun bakar batean egiteko, herrian ditugun baserri bakanak bisitatuz eta gure mugak Mallabia, Zaldibar edo Eibarrekiko markatzen dituzten mugarriaz zapalduz. Ibilbide honetan Urko mendi gainera ere igoko da, gure lurraldean dugun mendirik garaienera, nahiz eta bere tontorra Eibarko lurretan duen.

Ibilbidea ondokoa da: Sallabente, Eitza, Telleria eta Ureta baserriak, 634 errepidea eta TVA enpresa, Mallamendi, kanposantua, Errekalde, Urko gaina, Hirumugarre (721 m), Urko (791 m), Elorreta goikoa, Karia eta Sallabente.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da