Leire Gorritxategi eta Arantza Moreno kirolariak omenduko Mikologi Jardunaldietan
Herriko Mikologia Jardunaldien hogeita zazpigarren edizioa hasiko da biharko egunean. Azken edizioetako bideari jarraiki, programaren lehen eguna kirolari dedikatuko zaio. Irekiera ekitaldia Leire Gorritxategi eta Arantza Moreno kirolariak omentzeko izango da, kirolean lortutakoak aintzat hartu eta txalotzeko. Bi gazteek kirolean aurrera egiten jarraitzen dute ederto baino hobeto eta, gaur egun belaunaldi gazteetan ohikoa ez den heldutasuna erakutsi dute. Biak atletismoan hasi eta hezitakoak dira, espezialitate ezberdinetan ibili ondoren xabalina jaurtiketan gailendu izan direlarik. Izan ere, Espainiako txapeldunak ditugu biak, bakoitza bere kategorian. Leire Bidezabal taldean dago eta Arantza berriz Bartzelonan. Kirola pasio dute biek, eta bere izaeraren osagai dira ahalegina, entrega eta egunetik egunera hobeak izateko sakrifizioa. Bikotea, atletismoan ez ezik, eskubaloian era jarduten du gaztetatik, Errotabarriko E.K elkarteko jokalari baitira, teknika, abiadura eta indarra uztartuz talde jokoan eta ez banakakoan. Neskek duten izateko modu, naturaltasun eta umiltasunak –lortu duten guztiarekin- omenaldiaren merezidun egiten ditu. Etorkizuneko promes trinkoa dira eta lesiorik izaten ez badute, ziur urruti iritsi eta gauza handiak lortuko dituztela. Bihar zale eta lagunen berotasuna jasoko dute.
Ostiralean, hitzaldi didaktikoa egingo da. Horretan Pablo Garcia Azkarate eta Pedro Castro Sánchez adituek hitzaldi didaktikoa emango dute, onddo deskonposatzaileez hitz egiteko. Ekitaldia arratsaldeko zazpietarako iragarrita dago eta Lobiano Kulturgunean egingo. Larunbateko eguna, perretxiko eta onddoak biltzeko erabiliko da herriaren inguruko mendietan zehar. Arratsaldean, bildutako aleak sailkatuko dira, hurrengo eguneko goizean erakusketa jartzeko. Iluntzeko zortzietan Oliver magoaren ekitaldia iragarrita dago. Plaza girotzeko, musika ere izango da.
Igandean aurtengo edizioari amaiera emango zaio. Jarduerarik garrantzitsuena goizeko erakusketa izango da, herriko plazan jarriko dena. Halaber, dastatze, eskulanak, Alboka trikitilarien musika eta bestelako ekitaldiak ere izango dira.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan