Udazkenerako irakurketa gomendatuak

22.10.14
Udal Liburutegia

Ermuko udal Liburutegiak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, udazkeneko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.

Udazkenean ze berri? izenburupean adinka antolatutako tituluak batzen dira. Lehenengo atalak familia artean irakurtzeko tituluak eskaintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak. Bigarren atalak Lehen hitzak irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Azkenengo atala ikasturte berriari buruzko liburu, filma eta baliabide elektronikoekin osatzen da.

Azala Jabi Artaraz argazkilari arratiarrak Urkiolatik ateratako irudi bikaina bat da, gida honetan erabiltzeko baimena musu-truk eman eta utzi digun. Bere argazki-bildumak ikusi ahal izateko sakatu hemen.

Gidako materia guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude eta Liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko era (digitala, paperean…) erabakiko du.

Elkarlan honek, gure liburutegiek burutzen duten liburutegi arteko lankidetzaren emaitza, baliabideen optimizazioaren aldeko apustua agerian jartzen du. Lankidetza honek ere eginkizunen banaketa ahalbidetzen du eta, aldi berean, esperientzia-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat